https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'El sillón' izeneko txotxongilo-emanaldia, bihar, Gasteizen

'El sillón' izeneko txotxongilo-emanaldia, bihar, Gasteizen
Kulturklik

Winged Cranes konpainiaren emanaldia Aihotz Plazan izango da, 19:00etan

PAUL PICADO

'El sillón' izeneko txotxongilo-emanaldia izango da bihar larunbatean, Aihotz plazan, 19:00etan. Saioa Txotxongiloak 2019 programaren barruan izango da eta sarrera doan da. Programa horren bidez zenbait txotxongilo-ikuskizun eskaintzen ari dira uztailaren 6tik irailaren 1era bitartean, eta bertako, Estatuko eta nazioarteko konpainiarik garrantzitsuenek parte hartzen dute. Obra honetan ez dago testurik eta Winged Cranes konpainiak prestatu du. Iraupena gutxi gorabehera 50 minutukoa da eta guztientzat egokia da.

Lan honetan hauteskundeetarako hautagaiak irabazi egin du, eta herritar guztien lehendakari bihurtzen da. Obra, boterearen eraginari eta mendekotasunari buruzkoa gogoeta bat da, eta hori azaltzeko umoreaz baliatzen da. Hautagaiaren bulegoan mahai bat eta aulki bat, txakur bat eta arrain bat daude, eta ekintza guztia lau hormaren artean garatzen da.

Winged Cranes konpainia Alejandra Prietok sortu zuen 2008an, Londresen, eta 2010ean Espainiara itzuli zen bere lana han garatzeko. Antzerki zuzendaria, aktorea eta bunraku panpinen manipulazioan aditua da. Besteak beste Dan Hurlin, Basil Twist eta Blind Summit adituengandik ikasi du txotxongiloak eta bunraku panpinak erabiltzen.

Irakasle gisa ere aritu da, bunraku-eskolak, antzerki-zuzendaritzako eta Viewpoint teknika eta interpretazioa ematen, Espainiako, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko zenbait zentrotatik. Bestalde, nazioarteko beste konpainia batzuekin kolaboratzaile gisa aritu da, hala nola Blind Summit, Improbable Theater, Complicité eta Antigravity konpainiekin.

Temas

Euskera