https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sexu informazio bulegoa esku berdinetan jarraituko du Getxon

Sexu informazio bulegoa esku berdinetan jarraituko du Getxon
Fotolia

Udalak urtebetez luzatu du sexologia informazio eta aholkularitza emateko bulegoa kudeatzeko zerbitzua

ELCORREO.COM

Getxoko Udalak urtebetez luzatu du sexologia informazio eta aholkularitza emateko bulegoa kudeatzeko zerbitzua, ia 10.000€ko zenbatekoan. Gazteei eta orokorrean herritarrei zuzendutako sexu informazio bulegoa da sexu izaerarekin zerikusia duten gaiei buruzko hausnarketa, argitzeko edo garatzeko tokia. «Oso garrantzitsutzat jotzen dugu zerbitzu hau egotea, herritarrei ematen baitie sexu-bizipenei lotutako gaiei buruzko laguntza, artatutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eragiten duena. Garrantzitsua da osasun zentroek zerbitzu honen bitartez eskaintzen den sexu-arreta emateko lana ezagutzea. Aldi berean uste dugu oso garrantzitsua dela gazteek Zerbitzuaren berri izatea, askatasun eta lasaitasun osoz bertaratzeko, edozein zalantza edo galdera argitu ahal izateko», azaldu du Keltse Eigurenek, Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotziak.

2017.urtean bulegoak 71 kasu artatu zituen, eta, beste lan batzuen artean, bere zeregina aurkeztu zien udalerriko hiru (Alango, Bidezabal, Areeta) osasun zentroetako sendagileei, beren lanaren berri eduki dezaten. Artatutako kasuetatik, 42 (7 bikote, 16 emakume eta 12 gizon) bulegoan bertan izan ziren eta 29 telefonoz edo emailez, azken horiek beren identitatea sekretuan gordetzea nahiago izan zutelako. Zerbitzua eskatu zuten pertsonen gehiengoa 25 eta 45 urte bitartekoa izan zen, eta kontsulten %70a bikoteen harremanei buruz izan zen.

Sexu-Informazio Bulegora iaz jo zuten pertsonen %80ak arazoak eragindako antsietatea gainditu zuen, prozesu sexologiko ona burutu ondoren, eta %70ak adierazi zuen bere bizi-kalitatea, neurri handi batean, hobetu zela egindako prozesuan, pertsona ahaldunago bihurtzen, beren sexualitatearen protagonistak izanik, ideia faltsuak atzematen, ilusioekiko atxikimendua, ulertzeari zabaltzen, jarrera eta erreferentzia eredua aldatzen, euskarri berriak topatzen eta beldurrari aurre egiten ikasten.

2017an kasuen %40 lagunen gomendioen ondorioz heldu ziren Bulegora eta %35 osasun zentroetatik bidalita. Sexu Informazio Bulegoak datozen hilabeteotan sustatuko du beste udal sail batzuekin elkarlanean aritzea, bereziki gazteekin lan egiten dutenekin, dohainik eskaintzen duen zerbitzua errazteko. Martikoena 16 zenbakian dagoen Bulegoaren ordutegia da astearteetan, 17:00etatik 20.00etara. Telefonoz 94 4660137 zenbakira deituz edo sexuinfo@getxo.eus helbide elektronikora idatziz ere sar daiteke harremanetan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos