https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sestaoko Berdintasun Arloak emakumeen ahalduntzerako eskola jarriko du abian

Sestaoko Berdintasun Arloak emakumeen ahalduntzerako eskola jarriko du abian
El Correo

Hauexek herritar guztientzako jarduerak eta tailerrak izango dira

UNAI SARRIUGARTE

Sestaoko Berdintasun Arloak emakumeen ahalduntzerako eskola jarriko du abian. Programa hauxe udalerriko Berdintasun Arloak aurtengo azken hiruhilekoan jarriko du martxan. Azken urteotan Udaleko esparru honek antolatu dituen ahalduntze-ikastaroetatik sortu da egitasmoa. Berdintasun Sailak ekimen honen bitartez aurrerapauso bat ematea erabaki du nobedade hauek gehituta.

Programa honek udalerriko adin guztietako emakumeen ahalduntze indibidual zein kolektiborako bidea emango duen esku hartzerako, eta hausnarketarako eskaintza aurkeztea du xede. Era berean, egitasmoak azterketa eta prestakuntza feministarako gune irekia aditzera ematea eta herritarren eskura jartzea du helburu, herritar guztiak sentsibilizatzeko eta hauexek honen inguruko konpromiso aktiboa hartzeko asmoz.

Sestaoko Udalaren Osoko Bilkurak 2016ko abenduan onartutako III. Berdintasun Planean hartu zuen konpromisoaren ondorio da Ahalduntze-eskola indartzea. Eskola honen lehendabiziko jarduerak eta tailerrak urritik abendura bitartean jorratuko dira. Bertan hainbat gai ezberdin landuko dira: komunikazioa, norberaren zainketa, sexualitatea, enplegua, indarkeria matxista, edertasunaren eredu hegemonikoa, harremanak, maskulinitate berriak etab.

Halaber, herritar guztientzako jarduerak izango dira: emakume guztientzat irekitako tailerrak, neska gazteentzat prestatutako tailerrak, adineko emakumeentzat edota gizonezko zein emakumezko hezitzaileentzat prestatutakoak etab.

Bertan udalerriko edonork har dezake parte eta hauetan izen emateko epea irailaren 9tik 20ra egongo da zabalik. Bertan esku hartu nahi izanez gero, herritarrek Castaños Eraikineko hirugarren solairuan kokatuta dagoen Berdintasun Arlora jo dezakete edota empoderamiento@sestao.eus posta elektronikoko helbidean eta 94 472 90 37 telefono-zenbakian izen eman.