LeBron James 23.0
The King-ek bere 23. denboraldia hasi du NBAn: mugarri historikoa eta erronka berri bat
Astearte honetan, abenduaren amaieran 41 urte beteko dituen LeBron Jamesek marka berri bat apurtu du. Jazzen aurka kantxara salto egiterakoan bere 23. denboraldiaren estreinaldia egin du profesional moduan. NBAko lehiaketetan 23 aldiz aritu den lehen jokalaria bihurtu da.
Denboraldiko lehenengo 14 partidak galdu ditu The King-ek. Lesionatuta zegoen. Baina Utahko taldearen kontra (140-125 irabazi zuten kaliforniarrek) ongi erakutsi zuen bere fisiko indartsua: 30 minutu jokatu zituen, eta 11 puntu eskuratu. Onena, emandako 12 asistentziak. Jokoaren banaketa bere gain hartu zuen eta Lakersi beste aukera estrategiko bat eman zion.
Lehenengo laurdenean erritmoa aurkitzea kostatu zitzaion; 8 minutu falta zirenean lortu zituen bere lehen puntuak: hiruko batekin. Gero, bigarren hirukoarekin, beste mugarri bat erdietsi zuen: gainditzea Reggie Miller-ek bere ibilbidean lortutako 2.560 hirukoak, horrela hiruko gehian sartu dutenen zerrendako seigarren onena bihurtuz.
Lakers aurrera bakarrik begiratzen duen taldea da eta bere defentsak intentsitate falta nabarmena izan zuen. Baina atsedenaldian lau puntu atzetik egon arren, hirugarren laurden bikain batekin (Doncicek 17 puntu lortu zituen) lehia bereganatu zuten. Esloveniarraren 'bandeja' batek 89-88 markagailuan jarri zituen aurretik, eta, hortik aurrera, 21-5eko partzial batekin azkenean lehian sartu ziren azken laurdena jokatzeko. LeBronek sei minutu falta zirenean hartu zuen atsedena.
2025-26 denboraldi hasieran Lakers taldeak 11 garaipen eta 4 porrot izan ditu, eta Mendebaldeko Konferentzian 4. postuan daude. Luka Doncicen lidergopean kaliforniarek eraztuna lortu nahi dute aurten (34,6 puntu, 8,5 errebote eta 9,0 asistentzia lortu ditu momentuz). Defentsan dituzten arazoekin zerbait egin beharko dute titulua lortzeko itxaropenen bat izateko.
Baina, egia esan, puntuak lortzeko makina bat dira. Austin Reaves 22,5 puntu lortzen ditu batez beste. Deandre Ayton lan sendoa egiten ari da: 16,5 puntu eta 8,8 errebote partida bakoitzeko, eta %69,9ko eraginkortasun zoragarria. Hamar puntu eta errebote edo lortu dituen partida guztietan garaile atera da Los Angeleseko taldea.