https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' liburutik hartutako zenbait ipuinen errezitaldia, Gasteizen

Liburuaren azala./
Liburuaren azala.

Iban Zalduaren ipuinak irakurtzen diren bitartean Koruko Herasek zenbait musika-pieza interpretatuko ditu

PAUL PICADO

Igande honetan errezitaldi berezia izango da Oihaneder Euskararen Etxean (Kafe Antzokian), izan ere, Iban Zalduak, berak idatzitako 'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' liburutik zenbait ipuin hartu eta errezitatu egingo ditu. Tarteka, Zalduak ipuinak irakurtzen diren bitartean, Koruko Herasek zenbait musika-pieza interpretatuko ditu pianoarekin.

Iban Zaldua Donostiako euskal idazlea da eta ipuinen arloan aritu da batik bat, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Berez, Geografia eta Historian lizentziaduna da eta gaur egun hango irakaslea ere bada.

Literaturaren arloan, Volgako Batelariak izeneko blogean idazten du, 2006. urtean Euskadi Literatura saria irabazi zuen 'Etorkizuna' ipuin-bildumari esker, eta 2012an, Haur eta Gazte Literaturaren arloko saria irabazi zuen 'Azken garaipena' komikiari esker. Bestalde, 2015ean, berak idatzitako hiru ipuin 'Best European Fiction 2015' bilduman sartu zituzten. Zaldua literatura eta musika arloetako kritikaria ere bada, eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan esaterako, musika-iruzkinak egiten ditu.

'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' liburua ipuin-bilduma bat da, eta askotariko arloak jorratzen ditu, hala nola zientzia-fikzioa eta kronika soziala. Dirudienez helburu bakarra du: mundua azaltzea. Testu batzuk oso errealistak dira, esaterako 'Erdizka esnatzen hasi denean', izan ere, indarkeria bati buruzko testu gogorra da. Lehen eta hirugarren pertsonan kontatuta daude guztiak. Ipuin hori eta beste batzuk entzungai izango ditugu igandean, Iban Zalduak berak irakurrita.

Temas

Euskera