Sekso jardunaldiak ospatuko dituzte Zorrotzaurreko Zawpen igandean
Bertan hainbat gai landuko dituzte, hala nola, bikote-harremanen hobekuntza, norbanakoaren plazera, pornoa, sexu tantrikoa eta bestelakoak
UNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 10 maiatza 2021, 23:38
Sekso jardunaldiak ospatuko dituzte Zorrotzaurreko Zawpen datorren maiatzaren 16an. Egitasmoak egun osoa iraungo du, goizeko bederatzietan abiatuta arratsaldeko seiak bitarte. Bertan hainbat gai landuko dituzte, hala nola, bikote-harremanen hobekuntza, norbanakoaren plazera, pornoa, sexu tantrikoa eta bestelakoak. Egitarau osoa gaztelaniaz izango da.
Goizeko hamaiketatik aurrera Johanna Beatro sexuan adituak 'Pornografía y educación afectivo-sexual' izeneko hitzaldia eskainiko du. Honi norbanakoek euren sexualitatea ezagutzeko tailer batek jarraituko dio. Eguerdian, aldiz, Arima Argitzen taldeak 'Sexualidad consciente y Tantra' mintzaldia eta tailerra emango ditu ezagutzera.
Era berean, ordu bietan publiko guztiaren gozagarri izan dadin, bazkari musikatu bat atonduko dute, eta, baita ezusteko joko bat prestatu ere. Arratsaldeko lauretan, berriz, 'Café con sexóloga' egitasmoa eramango dute aurrera, sexualitatearen inguruan norbanakoek dituzten zalantza guztiak modu intimoagoan baina lagunartean argitzeko. Azkenik, Maira G artistak itxiko du egitarau oparo hau Twerkingeko klase batekin.
Nahi duen edonork hemenekitaldira bertaratzeko sarrera eskuratu dezake. Ekimen guztietan esku hartzeko bonoak 15 euroko prezioa aurkezten du, eta, Basic Sarrerak 12 euro. Azken honek egitarau osoan parte-hartzeko aukera aurkezten du, Twerking klasea salbu. Bestalde, Twerkingerako paseak 5 euro balio ditu. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ekitaldi osoan barrena. Hala, HACERIA Arteak-ek onarpen-eskubidea euren esku gordetzen du.
Koro Arregik, Marina Saenzek, Sara Urrejolak eta Gorka Zabaleguik Sekso proiektua jarri zuten martxan pasa den urteko abenduan. Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Leinn graduko ikasleak dira laurak. Egitasmo honen bidez sexologiaren inguruan Euskadiko eskola eta ikastetxe ezberdinak irakatsi eta hezitzea bilatuko dute, jende gazteak emango dituzten ikastaroak izango direlarik. Azken asteotan Gorlizeko ikastetxeetako Gurasoen Elkarte ezberdinekin ari dira harremanetan hori bertan gauzatzeko. Era berean, joko sexualak merkaturatzeko webgune bat atontzen ari dira, baita Seksoren inguruan informazio gehiago emateko ere.