https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Segundas impresiones'-en aurkezpena, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Liburuak udalerrian bizitzera geratzea erabaki duten 18 pertsonen istorioak biltzen ditu

ELCORREO.COM

Datorren astelehenean Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, hori dela eta, Laura Caorsi eta Ruben A. Arribasen Bigarren begiradak izenburuko liburua aurkeztuko da egun horretan Getxo Elkartegian. Liburuak udalerrian bizitzera geratzea erabaki duten 18 pertsonen istorioak biltzen ditu, hamar urteetan zehar kazetariak El Correo egunkariaren Nuevos Vascos atalerako egindako 60 elkarrizketatik aukeratuta.

Liburua aurkezteko ekitaldian -egun horretan bertan egingo da hori- izango dira Imanol Landa alkate getxotarra; Itziar Urtasun Bilboko Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotzia, liburuaren egileak eta hainbat protagonista. Azken horiek migratu egin zuten eta «gure udalerrian beren bizilekutzat hartu zuten. Egun horretan gure gizartearen kultur-osaketa anitza eta migratutako pertsonen eskubideak aldarrikatzen ditugu», dio Imanol Landa alkateak.

Gogoratzen du ere «liburuak gure auzokideen azalean jartzera laguntzen gaituela, ikuspegi eta gako desberdinetatik migrazioetara eta sustrai-prozesuetara hurbiltzeko». Hortaz aparte, «egungo eta etorkizuneko Getxo ulertzera hurbiltzea ahalbideratzen gaitu, baita aniztasunaren abantaila goraipatzea eta estereotipo negatiboen eta aurreiritzien kontra borrokatzera ere, Zurrumurruen kontrako estrategiaren barruan. Udalerrian begirada berri batez lan egiten ikasi behar dugu, hain zuzen ere, kulturarteko ikuspuntua kontutan izanda», nabarmendu du Landak.

Liburuaren lehenengo argitalpenak 200 ale edukiko ditu, eta dohainik banatuko dira liburutegi, heziketa-zentro, elkarte eta senideen artean, besteak beste. Bestalde, gaur, Cinema Paradiso zikloak bat egingo du Pertsona Migratzaileen Egunarekin eta Aki Kaurismäkiren Esperantzaren bestaldean izenburupeko pelikula proiektatuko du. Hori jatorrizko bertsioan, azpititulurekin, 21:00etan hasiko da Areetako Musika Eskolan. Sarreraren prezioa 2,90€koa izango da.

Eta egitaraua osatzeko Cuentos grandes y chiquitos izenburuko saioa izango da, Colombiako Nelson Calderónen eskutik, datorren ostegunean, abenduak 21, 16:00etan, Gobela Liburutegian. Egun honetarako egitarauaren jardueren antolakuntzak Liburutegiak Topaleku proiektuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Getxoko etorkinak Plataforma-Federazioaren eta Ongietorri Errefuxiatuak taldearen laguntza izan du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos