'Scary Movie': zenbat dakizu beldurrezko parodia arrakastatsuari buruz?

Hogei urte baino gehiago pasa dira dagoeneko beldurraren alderik barregarriena erakutsi zigun pelikula estreinatu zenetik

NAHIKARI CAYADO

Sábado, 3 de abril 2021, 13:05

Aste Santuko oporretan murgildurik gaude eta baliteke bat baino gehiago asper-asper eginda egotea sofan botata, etxetik irten ezinean. Begira, zergatik ez duzu ba gaztetan behin baino gehiagotan ikusi zenuen pelikula bat hautatzen barre batzuk botatzeko? Bada, oraingoan Hollywoodeko saga ospetsu eta zoroenetako bat gogoratu nahi dugu, 'Scary Movie'. Hogei urte baino gehiago pasa dira dagoeneko Wayans anaiek zuzendu eta idatzi zuten lehen filma Espainian estreinatu zenetik. Datorren urrian hain zuzen, hogeita bat urte beteko ditu. Aipatzekoa da ere pelikula horrek 'spoof movie' bezala ezagutzen den generoa berpiztu zuela, hau da, beste batzuei iseka egiten dieten filmen generoa berreskuratu zuela alegia. Horrelako beste hainbat bitxikeri ezagutu nahi baldin badituzu jarrai ezazu testua irakurtzen.

Publicidad

Ba al zenekien 'Scary Movie' izan zela 'Scream' filmari (1996) hasiera batean jarri zioten izenburua? Hori da hain zuzen Wayans anaiek zuzendutako komedian parodiatutako filmnagusia. Parodiaren eta Wes Cravenek zuzendutako film originalaren arteko lotura hain estua izan zen estudio berak eraman zituela bi ikus-entzunezkoen grabaketak, Dimension Films-ek.

Umore beltza nagusi izan arren, Cravenen saga mitikoari iseka egiteko orduan nolabaiteko errespetua eta maitasuna nabari da. Keinu nabarmenetako bat filmaren hasieran ikusten dugu, Carmen Electrak interpretatutako Drew pertsonaiaren etxean, slasher generoko zinta mitikoaren poster bat eskegita agertzen denean.

'Scary Movie'en parodia egiten zaion beste filmetako bat 'Sé lo que hicisteis el último verano' da, Kevin Williamson gidoilariaren burutik atera zena. Horrez gain, 'El sexto sentido', 'El resplandor', 'El proyecto de la bruja de Blair', 'Matrix' eta 'American Pie' filmetako gag-ak egiten dira ere.

Pertsonaien izenak ere erreferentzia argia dira parodiatzen dituzten filmei dagokienez. Hau da, jatorrizko filmetako pertsonaien izenak eta horiek antzeztu zituzten aktoreenak nahasten dira. Adibidez, esan dugun bezala Carmen Electraren pertsonaiak Drew du izena. Ba horren arrazoia Drew Barrymore aktoreak 'Scream' filmean parte hartu zuelako da. Eta Anna Faris protagonistak Cindy Campbellen papera egiten du, beldurrezko filmean Neve Campbell aktoreak Sidney Prescott-en rolla egiten duelako. Hitz joko bat.

Publicidad

Iragarpen guztien aurka, Ameriketako Estatu Batuetan 2000. urtean estreinatutako film horrek arrakasta handia izan zuen leihatilan. 16 milioi euro inguruko aurrekontu txikiarekin, 237 milioi euro baino gehiago biltzea lortu zuen mundu mailan. Miramax ekoiztetxearen filmik errentagarriena bihurtu zen, 'Scream' bera ere gaindituz.

Arrakasta horren ondoren, asko izan ziren sagan parte hartzera animatu ziren aktoreak ezagunak. Horren adibide dira momentu honetara arte atera diren bost pelikulak. Gogoratuenak Pamela Anderson eta Queen Latifah aktoreak dira, 'Scary Movie 3' ikus daitezkeenak, eta baita Simon Cowell aurkezlearena, film berean agertzen dena. Mike Tyson boxeolariak eta Shaquille O 'Neal saskibaloi jokalariak (Scary Movie 4) ere ikus ditzakegu, hala nola Lindsay Lohan edota Charlie Sheen (Scary Movie 5).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad