Borrar
EFE
Saudi Arabiako emakumeek bakarrik bidaiatzeko aukera izango dute

Saudi Arabiako emakumeek bakarrik bidaiatzeko aukera izango dute

Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek salatu dute herrialde honetako legedia oso zorrotza dela emakumezkoekin

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 16 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Saudi Arabiako emakumeek bakarrik bidaiatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Izan ere, azken asteotan bertako gobernuak herrialdeko legedian zenbait aldaketa burutu ditu. Saudi Arabian emakumezkoen eskubideak erabat urratuta daude.

Saudi Arabiako printze oinordekoa den Mohamed bin Salmanen gobernuak zenbait lege erreformatzen dihardu. Iazko ekainean emakumeek gidatzeko aukera lortu zuten. Aurtengo abuztuan, berriz, 21 urte baino gehiagoko emakumeek pasaportea eskatu ahal izango dute, senarrei baimena eskatu gabe.

Kristin Diwan Golkoko Estatu Arabiarren Institutuko kideak nabarmendu zuenez: «Lege hau erabat betetzen bada, pauso handi bat izango da Saudi Arabiako emakumeek euren bizitzaren kontrola lortzeko borrokan«. Um al Qura egunkari ofizialistak iragarri zuenez dokumentua lortzeko eskaria egiten duen edozeini emango zaio pasaportea egiteko aukera.

Bestalde, Saudi Arabiako gobernua enplegua gehiago arautzen hasiko da, emakumeek lan egiteko aukera gehiago izan ditzaten.

Saudi Arabiak zenbait erreforma egiten dihardu azken urteotan legedian. Edonola ere, emakumeen eskubideak erabat urratuta jarraitzen dute. Egun ezkondu ahal izateko gizonezko senitarteko baten baimena eskatu behar izaten dute, baita gurasoen etxetik kanpo bizitzera joateko ere.

Halaber, Saudi Arabiako sektore kontserbadoreak emakumeei azken urteotan aitortu dizkieten eskubideen aurrean desadostasuna agertu du. Azken asteotan giza eskubideen aldeko hainbat erakundek salatu izan dute Saudi Arabiako legedia oso zorrotza dela emakumezkoekin. Hori dela bide, hauetako askok herrialde honetatik ihes egiten dute, hobeto hartuko dituen herrialde batean bizimodu berri bat eraikitzeko helburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios