Borrar
Directo La primera semifinal de Eurovisión 2025, en directo
ETS, boskote arabarra. E. C.
En Tol Sarmientoren lan berria 'Guretzat' da

En Tol Sarmientoren lan berria 'Guretzat' da

Aurki kaleratuko dute diskoa, eta aurrerapen txiki bat eskainiko dute ostegun honetan

leire larrazabal

Miércoles, 23 de noviembre 2022, 12:25

Azken aldian isilik egon dira baina ez geldirik. Beraien jarraitzaileek ez dute euki beraien berririk baina ez dira ezer egin gabe egon. Ez, atzean makineria ibili da lanean eta emaitza iristear da. Hain zuzen ere, lan berriarekin datoz. En Tol Sarmiento arabarrak bueltan dira, publikoarengandik apur bat erretiratuta egon ondoren. Baina itxaronaldiak, ziurrenik, pena mereziko du.

Taldetik jakinarazi dutenez, hurrengo albuma kaleratzeko lanetan ibili dira, eta, ondoren, diskoa helduko da. Lan berriak nola izango duen izena ere aurreratu dute, 'Guretzat', eta lehen aurrerapena ostegun honetan bertan eskainiko dute, titulu berdina daraman abestiarekin. Diskoa esku artean izateko gehiago itxaron beharko da baina luzatu dute mehatxua: «prestatu zaitezte datorrenerako», ikusmin handia sortzen ari dira zalegoaren artean.

Lanaren nondik norako detaile batzuk ere eman dituzte, zertzelada txiki batzuk alegia. Taldekideen esanetan, «albuma eraldaketa prozesu baten emaitza da». Are gehiago, «diskorik ausartena da, zalantzarik gabe. Pertsonei, arteari eta herri-kulturari omenaldia eskainiz». Horrelako zertzeladak eskainita, jendea irrikitan dago arabarren emaitza bertatik bertara ezagutzeko. Eta gaineratzen dute, jarraitzaileei zuzenduz, «zuek ekarri gaituzue hona eta disko hau zuentzat da».

ETS-k 2005etik hona dabil ska doinuak eskaintzen. Hamabost urte baino gehiagoko ibilbide honetan, 300 kontzertu baino gehiago eman dituzte Euskal Herrian barrena. Bere doinuak oso alaiak dira eta zuzenekoak oso indartsuak. Euskera zein gazteleraz aritzen dira eta orotariko gaiak jorratzen dituzte. Zerekin harrituko gaituzte oraingoan?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo En Tol Sarmientoren lan berria 'Guretzat' da