https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

En Tol Sarmiento taldearen kontzertua, gaur, Bastidan

En Tol Sarmiento-ko taldekideek./DV
En Tol Sarmiento-ko taldekideek. / DV

Talde arabarrak 22:00etan joko du Bastidako plazan

PAUL PICADO

En Tol Sarmiento boskote arabarrak Bastidako plazan joko du gaur gaueko 22:00etan. Taldea 2005. urtean sortu zen Ekoran, Araban, eta hamahiru urte hauetan 200 kontzertu baino gehiago eman dituzte musikariek. Musika estiloari dagokionez, ska da gehien darabiltena, baina rocka, reggae eta punk-rocka ere erabiltzen dituzte. Erritmo eta hitz alaiengatik nabarmentzen dira.

Gaztelaniaz nahiz euskaraz idazten dituzte hitzak, eta zenbait gai erabiltzen dituzte. Hasiera batean gizarte-kritikarekin batik bat zerikusia dutenak egiten zituzten, baina aldatuz joan dira, existentzialismorantz. Dena den gizarte-konpromisoaren inguruko hitzak ez dituzte inoiz utzi. Gehienbat gai eztabaidatsuetan murgiltzen dira: autodeterminazio-eskubidea, genero-indarkeria edo eskola-jazarpena.

Hasiera batean, talde ezagunen (Kortatu, Kaotiko, La Polla Records, Boikot edo Reincidentes) abestien bertsioak egiten hasi ziren, eta tarteka beren abestiak sortzen ere hasi ziren. Horrela, 2008. urtean lehen diskoa plazaratu zuten, 'Vendimia Seleccionada', beren diruarekin. Oso disko gutxi saldu zituzten, beraz, zaila da eskuratzea.

Dena den, Arabako Errioxatik hainbat kontzertu emanda, Baga Biga ekoiztetxeak beste disko bat ateratzeko aukera eman zien, 2012. urtean, eta 'Hacia la luna' izeneko diskoa atera zuten. Horrek, arrakasta handia izan zuen. Handik bi urtera beste disko bat atera zuten, 'Zure mundua' izenekoa.

Harrezkero beste bi lan ere atera dituzte, azkena, iaz, 'Ametsetan' izenekoa. Bi osagai ditu: batetik, 2017ko Andre Maria Zuriaren jaietan zuzenean grabatutako audio-formatuko disko bat eta DVD bat; bestetik, taldearen bizitza azaltzen duen 55 minutuko dokumental bat. Gaurko kontzertuan azken lan horren abestiak eta hastapenetan egindako zenbait abestiren bertsioak ere entzuteko aukera egongo da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos