https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Santiago eguneko nekazaritza eta abeltzaintza azoka izango da Gasteizen uztailaren 25ean

Iazko azoka unibertsitate campusean ospatu zen ere./Jesús Andrade
Iazko azoka unibertsitate campusean ospatu zen ere. / Jesús Andrade

Azoka Arabako unibertsitate campusean izango da, eta hainbat elikagai eta abere erakutsiko dira

PAUL PICADO

Santiago egun guztietan bezala nekazaritza eta abeltzaintza azoka izango da berriro ere Gasteizen. Aurten Arabako landa munduari jarriko zaio arreta, herriei zehazkiago, han egiten den lana nabarmentzeko. Horrela, hainbat elikagai eta abere erakutsiko dira Arabako unibertsitate campusean 10.00etatik aurrera.

Zenbait gune izango dira eta karpa nagusia Miguel de Unamuno etorbidean egongo da. Hor, 10.00etatik 14.00etara zenbait jarduera izango dira, Slow Food Araba-k antolatuta. Horrela, 10.30ean 'Zure gorputza, bizitzaren etxea' izeneko tailerra izango da haurrentzat. 11.30ean 'Ikasi janaria modu osasungarrian prestatzen' tailerra izango da. Geroago, 12.30ean, Slow Food Dastamenaren laborategia izango da, Arabako mendialdeko produktuekin. Azkenik, 13.45ean, erakustoki onenaren eta Slow Food sariak banatuko dira.

Baina esan bezala, ez da gune bakarra izango. Justo Velez de Elorriaga kalean, Arabako elikagaien erakusketa eta salmenta izango da 10.00etatik 14.30era. Hor, 50 ekoizlek parte hartuko dute bere produktuekin. Toki berean, Mendiko herriak bizirik mantentzen dituzten produktu, tradizio eta pertsonen erakusketa izango da, eta 11:00etan, Show cooking-a egingo da.

Abereen beste erakusketa berezi bat ere izango da Francisco Tomás y Valiente kalean. Hain zuzen ere Arabako ustiategietan hazitako 6 abere espezie eta 13 arraza ikusgai izango dira Horietatik, 10, bertakoak dira, eta 8, galzorian. Horrez gain, ardien ernaldiaren diagnostikoa egingo da ekografo baten bidez. Bestalde, Miguel de Unamuno kalean, 12.00etan, herri dastaketa egingo da Arabako produktuekin, eta 10.00etatik 14.30era Gune Ekologikoa izango da han, Arabako produktu ekologikoen erakusketarekin. 13.30ean saski ekologiko bat zozketatuko da.

Azkenik, Rene Cassín kalean, 12.00etatik 14.00etara emakumezkoen herri-kirolen erakusketa egingo du Badaiotz taldea. Toki berean, Garagardoaren txokoa ere izango da, 11.30etik 14.30era, Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartearen eskutik.

Temas

Euskera