https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Salburuko hezeguneetako fauna eta flora aztertu nahi?

Salburuko hezeguneetako fauna eta flora aztertu nahi?
Iosu Onandia

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatuta, hezeguneetan bizi diren talde taxonomikoen laginketa egingo da

PAUL PICADO

Uztailaren 13 eta 14ko asteburuan BioBlitz izeneko ekintza antolatu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak. Hain zuzen ere Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroaren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu da, eta bertan, hezegune horietan dauden flora eta fauna aztertu egingo dute. Zenbait talde taxonomikoen laginketa egingo da, aditu baten laguntzarekin, baina norberak bere kabuz egiteko aukera egongo da. Dena den, ekintzan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, ataria@vitoria-gasteiz.org helbidera mezu bat bidaliz.

BioBlitz honen helburu nagusia boluntarioek (adituak zein inolako ezagutzarik gabekoak izan daitezkeenak) ahalik eta espezie kopururik handienen lagina hartzea izango da. Horretarako, esan bezala, zenbait talde taxonomiko berezi dira, eta laginketa bi egunetan egingo da. Honela banatu dira laginketa gidatuak: larunbatean, 16:00etatik 18:00etara armiarmak; 17:00etatik 19:00etara landareak; 19:00etatik 21:00etatik anfibioak; 21:00etatik 23:00etara ugaztunak; 22:00etatik 24:00etara saguzarrak eta gaueko tximeletak.

Igandean dagoeneko, 08:00etatik 10:00etara hegaztiak; 09:00etatik 11:00etara arrainak; 10:00etatik 12:00etara briofitoak; 11:00etatik 13:00etara eguneko tximeletak; 12:00etatik 14:00etara odonatoak eta 13:00etatik 15:00etara narrastiak.

Laginketa Salburuko parkean egingo da, eta han, topagune bat ezarriko da, boluntarioak elkartzeko eta laginketan han bertan hasteko. Taldeak han egingo dira, eta komeni da laginketa hasi baino 30 minutu lehenago bertaratzea. Jende asko badago, laginketa gidatuen kasuan, arduradunek talde bakoitzaren gehieneko kide kopurua mugatzeko eskubidea izango dute.

Temas

Euskera