https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Salbuespen moduan» aire bitartezko kobre-oxidoaren erabilera baimendu dezaten eskatu dute Euskadiko Egurraren Elkartekideek

Onddo batek eragindako gaitzak hartu ditu lurraldeko intsinis pinu askok./E.C.
Onddo batek eragindako gaitzak hartu ditu lurraldeko intsinis pinu askok. / E.C.

Baskegur eta Bizkaiko Basogintza Elkartea Bizkaiko Batzar Nagusien aurrera agertu dira, intsinis pinuaren gaixotasunaren larria adierazteko. Ekologistak Martxan elkartea, aldiz, tratamendu horren aurka dago

AMALIA IBARGUTXI

Duela hiruzpalau hilabete, 2018ko urte-amaiera aldera, zabaldu zen hedabideetan euskal pinuen osasunaren inguruko ardura. Jakin genuen onddo batek eragindako gaitzak hartu zituela lurraldeko intsinis pinu asko, %35 inguru, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartea eta Bizkaiko Basogintza Elkartea Bizkaiko Batzar Nagusietan agertu dira orain, Euskadin monolaborantzako pinua pairatzen ari den gaixotasunaren inguruko bere ikuspegia emateko. Egoeraren larritasuna azpimarratu dute, eta «salbuespen moduan» aire bitartezko kobre-oxidoaren erabilera baimendu dezaten eskatu diete talde politikoei, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrean egindako eskaera bere egin dezaten.

Jose Antonio Zabala Bizkaiko Basogintza Elkarteko presidenteak argitu duenez, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari egindako eskaerak gaixotutako 13.000 hektareen tratamendua aurreikusten du, baso-zabalera osoaren %5,87 izanik gutxi gorabehera. Zabalak azaldu duenez, «hektarea bakoitzeko 800 gramoko dosia aplikatuko da, nekazaritza ekologikoan erabiltzen den baino lau aldiz txikiago».

Tratamendu-proposamena lehenengoz egitean, hala ere, neurri hori «ingurumenaren kontrako atentatua» dela ohartarazi zuen Ekologista Martxan elkarteak. Uste dute oinarriko arazoa ez duela konponduko neurriak, eta baso horietako bizidunentzako ere kaltegarria dela erabaki hori hartzea, gaixotutako pinuez gain, ingurune guztia kaltetuko dutelakoan.

«Biziraupen» kontua

Baskegurreko Federico Saizek nabarmendu du, beraientzat «sektorearen biziraupena tratamendu hauen aplikaziotik pasatzen dela eta taldeen babesa bildu nahi dutela horrela». Halaber, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendarian nabarmendu du baso-osasunaren egungo egoera gainditu ondoren, sektoreak aurretik «hazkunde aukera handiak» dituela, «produktu iraunkorren eta petrolioaren deribatuak ordezkatuko dituzten produktuen garapenaren alde egiten duen inguru honetan».

Basogintzaren egungo irudia osatzeko, zenbait datu jarri dituzte mahai gainean: esan dutenez, baso jabegoak «gehienbat ugazaba edo lur-jabetxikiak dira», hau da, 20 hektarea baino gutxiagoko ustiapenak dituzte. Bestalde, Euskal enpresek erabiltzen duten egurraren %70 Euskadikoa da, «industriak gehien estimatzen duen espeziea pinus radiata delarik, nazioarteko merkatuetan gehien estimatzen duen espeziea». 'Dothistroma pini' eta 'Lecaonosticta acicola' dute izena onddo kaltegarriek.

Temas

Euskera