https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ur sakonetako mikrobioek berotegi-efektuko gasak murrizten laguntzen dute

Ur sakonetako mikrobioek berotegi-efektuko gasak murrizten laguntzen dute
AP

Texasko Unibertsitateko zientzialariek diotenez, energia-iturri gisa erabiltzen dituzte gas horiek

PAUL PICADO

Aurkitu berri dituzten hogei bat bakterioek badirudi atmosferan dauden berotegi-efektuko gas kantitatea murrizten laguntzen dutela, eta ziur asko, etorkizunean petrolio isuriak garbitzeko ere balioko dute. Hori da Texasko Unibertsitateko zientzialari batzuek ondorioztatu dutena. Diotenez, bakterio horietako askok hidrokarburoak erabiltzen dituzte, hala nola metanoa eta butanoa, bizirauteko energia-iturri gisa.

Argitaratu duten ikerketan, Kaliforniako Golkoan, Guaymaseko arroan dauden ur sakonetako ur beroetako sedimentuetan, hainbat mikrobio-komunitate bizi dira. Mikrobio horiek, oso bestelakoak dira aurretik aztertutakoen aldean, izan ere, espezie horietako askok kutsatzaileak jateko ahalmena dute.

Horrek erakusten du ozeanoetan arakatu gabeko biodibertsitate handia dagoela, eta organismo mikroskopikoek petrolioa eta beste produktu kimiko kaltegarri batzuk narria ditzaketela. Gaur egun hidrokarburoen gas-erreserba izugarriak dira ozeanoaren hondoan, eta mikrobio horiei esker, berotegi-efektuko gasak ez dira atmosferara askatzen.

Ikertzaileek urpean 2.000 metrora zeuden sedimentuak aztertu eta 551 genoma berreskuratu zituzten. Genoma horietatik, 22, espezie berriak izan ziren. Munduko mikrobioen %0,1 inguru bakarrik haz daitezke, beraz, ziur asko milioika mikrobio dira oraindik ezagutzen ez ditugunak.

Bestalde, mikrobio-komunitateen eta haientzat ingurumenean dauden mantenugaien arteko elkarrekintzak aztertu zituzten, sedimentuen eta naturako mikrobioen laginak aztertuz, eta gero, laginen DNA atereaz. Datu horiek kontuan hartuz, mikrobioek mantenugai desberdinak kontsumitzen dituztela ondorioztatu zuten.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos