Directo La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo

Saguzarrak hobeto ezagutu nahi? Eman izena Aramaioko Kultur etxean ekainaren 15 baino lehen

Parte hartzaileek saguzarrei buruzko informazioa jasotzeaz gain, haien deiak ere entzuteko aukera izango dute

Paul Picado

Viernes, 4 de junio 2021

Saguzarrak gustuko dituztenak, haiei buruzko informazio gehiago jakin nahi dutenak, edota gauean zuzenean entzun eta ikusi nahi dituztenak zorionekoak dira. Izan ere, Aramaioko Udalak ekintza berezia antolatu du ekainaren 18rako, haur zein familientzat. Dena den, ekintza horretan parte hartu nahi duenak, ekainaren 15 baino lehen eman beharko du izena, hemen, talde kopurua mugatua izango baita.

Publicidad

Ekintzari 'Saguzarren gaua' esan diote, eta bi atal nolabait izango ditu. Hasteko, lau panel izango dira ikusgai parkean. Panel horietan, saguzarrei buruzko informazioa jasotzen da eta ekintzaren arduradunak horren inguruko azalpenak emango ditu. Besteak beste, saguzarren ezaugarriak, haien bizi-zikloa, zer espezie dauden, gizarteari ekartzen dizkion onurak eta jasaten dituzten mehatxuak jasotzen dira. Horrez gain, saguzarren babes-kutxak eta dauden zenbait detektagailu aztertu ere egingo dituzte.

Bestalde, gaua denean, saguzarren deiak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek, erakutsiko dituzten ultrasoinu-detektagailuen bidez. Horien bidez, Aramaiotik zer saguzar espezie ibiltzen diren ere jakingo dute. Mundu osoan 1.300 espezie baino gehiago dago, beraz, herritik zein bizi den identifikatuko dute.

Kontuan hartu behar dugu saguzarrek eragin positiboa izaten dutela naturan. Esaterako, ezinbestekoak dira basoak mantentzeko eta leheneratzeko, haien gorozkiak ongi bikainak direlako kopuru handian. Halaber, uztak hondatzen dituzten intsektuak eta izurriak hiltzen dituzte. Era berean, polinizatzaileak dira, haziak sakabanatzen dituzte eta bizi diren ekosistemen biodibertsitatea orekan mantentzen dute. Hori guztia eta beste zenbait ezaugarri ekintzan bertan azalduko dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad