Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Ryanairren nazioarteko lan uzteen nondik-norakoak

Ryanairren nazioarteko lan uzteen nondik-norakoak

Irlandako aire konpainiak 500 langile kaleratzea aurreikusi du

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 23 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Langileen eta Ryanair airelinearen arteko gatazkak gero eta gehiago dira. Izan ere, egun Erresuma Batuko eta Espainiar estatuko konpainia honen langileak lan uzteak egiten dihardute. Langile hauek lan baldintza duinago batzuen alde eta zenbait base ixtearen aurka greba egiten ari dira.

Erresuma Batuko pilotuek atzo, ekainak 23, bigarren lan uzte eguna burutu zuten, lan hitzarmen berri bat eskatzeko helburuarekin eta irailean greba honekin jarraitzea aurreikusi dute. Espainiako pilotuek, berriz, lan uzte bat ere egitekotan daude. Pasa den abuztuaren 22an Sepla pilotuen sindikatuko kideen %90ek baimendu egin zieten ordezkariei beharrezko legezko neurri guztiak hartzeko, Irlandako aire konpainiak iragarri dituen bostehun kaleratzeak ekiditeko.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan greba hauek eragin zuzena izan dezakete. Izan ere, Ryanairrek zenbait hegaldi eskaintzen ditu Forondan (Araba) eta Loiun (Bizkaia).

Egun Irlandako konpainia hau Europan bidaiari gehien garraiatzen dituen aire konpainia izateaz gain, errentagarriena da. Iaz nazioarteko hainbat herrialdek grebak burutu izan zituzten, herrialde bakoitzak ezartzen dituen lan legedi eta hitzarmenak betetzea eskatuz. Hori zela bide, Erresuma Batuan eta Irlandan lan uzteak burutu zituzten.

Ryanairrek auzitegietara eraman zituen bi herrialdetako lan uzteak. Irlandan irabazle izan zen aire konpainia. Erresuma batuan, ordea, epaitegiak arrazoi eman zien bertako langileei. Herenegun eta atzoko lan uzteetan grebalariak oso gutxi izan ziren eta Ryanairrek bere zerbitzuak ziurtatzeko aukera izan zuen. Iraileko grebekin zer gertatuko den ikusteko dago. Lan uzteek irailaren 2an eta 4an jarrai dezakete.

Aipatu dugunez Sepla, Espainiako pilotuen sindikatu garrantzitsuenak, irailean lan uzteak egitea aurrekusi du. Izan ere, Ryanair airelineako pilotuen %90a greba hauek egitearen alde dago. Hauexek hamar eguneko lan uzteak izan daitezke. Egitekotan lehendabizikoak irailaren 1ean eta 2an izango lirateke. .

Ryanairrek Europan 500 langile kaleratu nahi dituela iragarri du. Horrez gain, Kanariar Uharteetan bi base ixtea erabaki du (Tenerife Sur eta Las Palmas), eta Gironakoarekin (Katalunia) ere berdina gerta liteke. Honen bitartez, Brexitari eta Boeing konpainiari eskatutako 737 MAX hegazkinekin gertatutako ika-mikari aurre egitea bilatuko luke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios