Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Ruper Ordorika, kontzertu batean, eta disko berriaren azala.

Ruper Ordorikak 11 kanta bildu ditu 'Lurra ikutu barik' disko berrian

Elkar argitaletxetik adierazi dutenez, «inoiz baino urrutiago eramango gaituzten abestiak dira»

Martes, 28 de octubre 2025, 14:16

Ruper Ordorikak 11 kanta berri bildu ditu 'Lurra ikutu barik' izeneko disko berrian, «hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztenak», Elkar argitaletxetik adierazi dutenez.

Publicidad

Iaz 'Bakarka bi' diskoa aurkeztu ondoren, kantautore oñatiarrak lan berri bati ekin zion, eta jardun horren fruitua da gaur aurkezten duena. Disko berri honetan Leo Abrahams (gitarrak eta teklatuak), Kenny Wollesen (bateria eta bibrafonoa) eta Jon Thorne (kontrabaxua) izan ditu lagun grabazioan. Hala, ohiko laguntzaile dituen Arkaitz Miner eta Dani Perezen ñabardurekin batera agertzen dira oñatiarraren «istorio iradokitzaileak, bere lekutik, parerik ez duen lekutik, kontatutakoak».

Elkarreko iturrien arabera, «orotara, hamaika abesti indartsu baina limurtzailek osatzen dute 'Lurra ikutu barik' disko sakon eta inspiratzaile hau». Letrei dagokienez, bere testuak ez ezik, Ordorikak Tonino Guerra, Javier Aguirre Gandarias edo Eva Linazasororen hitzak musikatu ditu, baita Testamentu Zaharreko pasarteak ere.

Diskoa Victor Sanchez soinu teknikariak grabatu eta nahastu du Adunako Elkar estudio berrian. LP zein CD formatuetan dago da salgai, Ramon Zuriarrain margolariaren azal batean bilduta. «'Lurra ikutu barik' honek geruza eta ñabardura asko ditu, baina Ruperren disko bat da, bete-betean. Musikari handi baten lan berria», ziurtatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad