Borrar
Ruper Ordorika
Ruper Ordorikak Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Saria jaso du 'Bakarka' lanagatik

Ruper Ordorikak Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Saria jaso du 'Bakarka' lanagatik

Artista euskaldunak berrogei urteko ibilbidean argitaratutako 12 abesti berreskuratu eta ordena kronologikorik gabe bildu ditu lan honetan

El Correo

Jueves, 14 de marzo 2019, 13:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ruper Ordorika jaso du asteazken honetan Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Saria, Espainiako Musika Independentearen MIN sarien banaketa ekitaldian. Galardoa Madrilgo Teatro Circo Price aretoan eman diote 'Bakarka' lanari esker, non artista euskaldunak berrogei urteko ibilbidean argitaratutako 12 abesti berreskuratu eta ordena kronologikorik gabe bildu dituen. Sari hauen antolatzaileen arabera, «gitarra eta ahotsa protagonista dira, eta biluztasun horrek atmosfera intimista bat ematen dio emaitzari».

Izaro abeslariak eman zion saria Ruper Ordorikari. Irabazteko hautagai ziren gainontzeko euskal taldeen artean Gatibu, Broken Brothers Brass Band, Revolta Permanent eta Izaki Gardenak nabarmendu daitezke.

Bestalde, sari banaketa ekitaldian protagonismo handiena izan zuena Morgan talde madrildarra izan zen. Rock Disko Onena, Zuzeneko Onena, Ekoizpen Onena, Artista Onena eta Disko Onena izan ziren boskoteak irabazi zituen sariak. Kategoria hauetako batzuetan, izendatuta zeuden Atom Rhumba eta Belako euskal taldeei gailendu zitzaien.

Musika independentea sustatuz

Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak antolatzen dituen MIN Sariak 2009. urtean sortu ziren, estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.

Etxepare Euskal Institutuak 2014tik babesten du Euskarazko Disko Onenaren Saria MIN Sarietan, euskaraz egindako musikari estatu mailan ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Berri Txarrak, Jabier Muguruza, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Delorean izan dira talde sarituak aurreko urteetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios