Borrar
EFE
Hizkuntzen aberastasuna

Hizkuntzen aberastasuna

Buru-belarri ·

Rozalen abeslariak 'Xalbadorren heriotzean' kanta bertsionatu du bere disko berrian

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 13 de noviembre 2022

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizio bat aitortuko dizuet. Orduak eta orduak eman ditzaket interneten euskaldunak ez diren abeslariak euskaraz kantatzen entzuten. Benetan. Ez dakit nola azaldu, baina hipnotiko aurkitzen dut. Ustekabe atsegina da niretzat. Topikoa bada ere, Joan Baezen 'Txoria txori' izugarri maite dut. Eta 'Aldapeko' kantaren Madonnaren bertsioa ere nire faboritoen artean dago. Baina gehien gustatzen zaidana da zerrenda gero eta handiagoa dela. Ostiralean Rozalenek disko berria atera zuen. 'Matriz' izeneko lanak altxor ugari ditu. Kantautoreak katalanez, galizieraz, bablez eta, nola ez, euskaraz, abesten du.

Albaceteko artistak behin baino gehiagotan abestu du gure hizkuntzan. Oker ez banago, Olatz Salvadorrekin entzun nuen lehenengo aldiz, 'Ahots hari' kantarekin. Eta Zea Maysekin batera Zinemaldian egindako 'Negua joan da eta' bertsioa ederra baino ederragoa iruditzen zait. Haiekin lan egindako zeinu-hizkuntza interpreteak ere egon ziren eszenatokian.

Izan ere, Rozalenen zale amorratua ez banaiz ere, bere lana asko miresten dut. Baita eskertu ere. Gure arbasoak errespetu osoz gogoratzen ditu bere lanetan eta hizkuntza beti goraipatzen du. Izan ere, beti Beatriz Romero izeneko zeinu-hizkuntza interpretearekin ikusten dugu, bai kontzertuetan eta bai elkarrizketetan edo telebistan egiten dituen agerpen gehienetan. Kultura eskuragarria izan behar duela aldarrikatzen du. Guztiontzat, inolako hormarik gabe.

Jaio berri den disko honetan, Rozalen klasiko baten bertsioarekin ausartu da. 'Xalbadorren heriotzean' kantari eman dion fintasuna benetan txalotzekoa da. Gainera, ondo baino hobeto moldatzen da gure hizkuntza erabiltzerakoan. 'Ts', 'tz' eta 'tx' ahoskatzeko eta bereizteko arazo larriak izan dituela aitortu zuen duela egun gutxi batzuk. Baina, tira, bera bakarrik euskaraz abesten duen lehenengo abestia da. Bokalizazioa menperatu izan balu, nik neuk eskatuko nuke EGA titulua Rozalenentzat. Nahiz eta duela urte batzuk desagertu izana. Berari emateko berriz sortuko nuke.

Euskaraldia berehala hasiko da, egun gutxi barru 'belarri prest' edo 'aho bizi' txapa eramango dugu soinean, eta jarrera hau eredu hartu beharko genuke. Batez ere, euskaldun baten aurrean erderaz hitz egiteko joera daukagunean. Akatsekin bada ere, edo nahi beste jariakortasunarekin ez bada ere, euskaraz hitz egin behar dugu. Hizkuntza ezagutzen dugu eta gure esku dago hurrengo belaunaldiek ezagutzea. Euskal Herritik kanpo jaio direnak aintzat hartzen badute, nola ba ez dugu guk egingo?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios