https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Rojo' izeneko antzezlana, ostegunean Hegoalde gizarte-etxean

'Rojo' izeneko antzezlana, ostegunean Hegoalde gizarte-etxean
Mireia Miracle

Mireia Miracle artistak bakarrik egiten duen lehen lana da

PAUL PICADO

Mireia Miracle clown artistaren 'Rojo' izeneko antzezlana izango da ostegun honetan Hegoalde gizarte-etxeko plazan, 19.30ean. Antzezlana Dibertikale kaleko ikuskizunen zikloaren barruan antolatu da, beraz, helburua neska-mutilak eta publikoa oro har gozatzea izango da. Gutxi gorabehera 50 minutuko luzeera duen ikuskizuna da.

Mireia Miracleren artistak bakarrik egiten duen legen lana da. 2017. urtean estreinatu zuen eta 2018an artista berriaren Zirkólika Saria irabazi zuen Katalunian. Horrez gain, kaleko ikuskizun onenaren eta clown ikuskizun onenaren sarirako ere hautatu zuten.

Lan honetan, pailazo bat maleta baten barrutik ateratzen da eta publikoa bere familia bihurtzen du; ilusioz eta trastez beterik agurtuko du. Hala ere, bidaian oztopo bat izango du: muga bat. Muga horri esker jolastu eta dantzatu ahalko du, bidea aurkitzen duen edozein gauzari aurre egiteko.

Publikoa ikuskizunaren zati bat izango da bere bidaian zehar. Batzuek zapi zuriak astinduz agurtuko dute; beste batek janzten lagunduko du; gizon batek kafe bat hartuko du berarekin, eta emakume batek soka bat eskainiko dio salto egiteko. Azkenean, haiei guztiei esker bere helburua lortuko du: askatasuna.

Berez, clown ikuskizuna da 'Rojo', eta jende guztiarentzat izateaz gain, hizkuntza unibertsal bat erabiltzen du, hitzik gabea, izan ere, bere helburua ikusle guztiengana heldu nahi du, edozein dela nazionalitatea, kultura, adina, generoa edo gizarte-egoera. Zortzi eszena dira, eta bakoitzean pertsonaren arlo bat erakusten da. Pailazo garaikideari egindako omenaldia da, zalantzarik gabe.

Temas

Euskera