Borrar
Rodet Villak pintatutako Balmasedako Zubi Zaharra. E. C
Roberto Rodet Villaren lanak ikusgai izango dira Bizkaiko Foru Aldundian

Roberto Rodet Villaren lanak ikusgai izango dira Bizkaiko Foru Aldundian

Margolari balmasedarrak egindako obra berreskuratuko da, 40. hamarkadatik 80.era, gai eta genero artistikoaren arabera multzokatuta

izaskun moyano

Domingo, 21 de enero 2018, 00:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Historian zehar hainbat izan dira benetako maisu lanak burutu izan dituzten artistak. Askok, margotzeaz gain idatzi edota abestu ere egiten zuten. Horiek guztiak artisau artezaleak ziren; tartean, Roberto Rodet Villa sortzaile aldakorra. Poesia idatzi eta artea zaharberritzen zuen margolari eta zuzendari artistikoa. Egunotan hasita apirila bitartean, bere lanak izango dira ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan.

Balmasedako La Encartada Lantegi-museoarekin batera prestatutako erakusketaren bidez, gerraosteko euskal artisten belaunaldiko pintore horren obraren berreskuratze historikoa egin nahi da. Bere jaioterrian margotutako paisaiekin soilik jarri zituzten ikusgai. Oraingo honetan ordea, Bilbon, obra handitu egingo da, hurbiltzen den herritar orok artistaren lan guztiak ikusteko abagunea izango baitu. Tartean, Bilboko Arte Ederren Museoari dagokion 'Mahai-zapi zuria'.

40. hamarkadatik 80.era gai eta genero artistikoaren arabera sailkatuko dira marrazkiak. Hasieran erretratuak eta irudiekin egindako konposizioak egongo dira; eta gero, aldi desberdinetako natura hilak, eta Enkarterriko paisaiak. Azken aretoan marrazki eta bozetoen bilduma ikusiko da, estanpen kabinete modura aurkeztuta. Hauek, ezin hobeto erakusten dute artistaren sortze-prozesua. Horrez gain estudio batzuk eta muraletarako proiektuak ere izango dira bertan.

Urteetan zehar artista obra osatzen joan den heinean, aise antzeman daiteke izan duen bilakaera. Rodet beti hobetzen lagunduko zioten erronken atzetik zebilen, inpresionismo osteko postulatuak oinarritzat hartuta. Artistaren esperimentazio plastikoak abstrakzioaren bidera eraman zuen, sinplifikazio formalerantz, eta hori batez ere bere paisaietan nabari da. Marrazkigintzan zehatza zen eta sentsibilitate izugarria zuen kolorean. Baina bere ezaugarri berezienak  aldamio-konposizio zaindua eta tonu samurra dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios