https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Roberto Casado flauta-jotzailearen eta Francesca Di Nicola harpistaren kontzertua, larunbatean, Gasteizen

Kontzertua Arabako Arte Ederren Museoan izango da, 12:30ean

PAUL PICADO

Larunbat honetan Roberto Casada flauta-jotzailearen eta Francesa Di Nicola harpa-jotzailearen kontzertua izango dugu Arabako Arte Ederren Museoan. Kontzertua 12:30ean hasiko da eta sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.

Roberto Casado Iruñean jaio zen eta Iruñean bertan ikasi zuen flauta Pablo Sarasate Goi-mailako Musika Kontserbatorioan. Casadok Ohorezko Lehen Sariarekin amaitu zituen flauta ikasketak, eta Gaberako Musikako Goi-mailako Tituluan Ohorezko Matrikula atera zuen.

Hainbat kontzertu eman ditu, alde batetik, bakarlari gisa zenbait orkestrarekin, hala nola Pablo Sarasate Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Ciudad de Malaga, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Swinging Strings, Paulino Otamendi Ganbera Orkestra, La Pamplonesa Musika Banda; bestetik, ganbera-musikako orkestrekin, Espainian, Frantzian, Italian, Polonian, Alemanian, Belgikan, Suitzan, Eslovenian, Kanadan eta Marokon.

Bestalde, hainbat sari ere irabazi ditu, eta horien artean, garrantzitsuenak hauek izan dira: 1. Saria, 'Manuel Garrijo Flauta Lehiaketa Nazionalean' (1993. urtean), 'Donostiako Flauta Lehiaketa Nazionaleko' finalista (1995) eta Italiako 'Concorso Internazionale di Esecuzione Strumentale Rovere d'Oro' lehiaketako 1. Saria (1998).

Francesca Di Nicola harpa-jotzaileak L'Aquilako A. Casella Goi Kontserbatorioan egin zituen harpa-ikasketak eta Ohorezko Matrikula atera zuen. Geroago, musika-ikasketekin jarraitzeko, Skaila Kanga, Fabrice Pierre, Anna Loro, E. Fontane Binoche, J. Liber eta Marie-Pierre Langlametekin aritu zen.

Horrez gain, harpa zelta ere ikasi zuen Erromako 'Arts Academy' fundazioan. Jaialdiei dagokienez, 'Europako Musika Jaialdian' (1999) parte hartu du eta zenbait operatan kolaboratzaile gisa jo du, hala nola P. Lucciren 'Corydon', Luigi Zaninelliren 'Snowwhite' eta Ennio Morriconeren 'Canoni per la pace'.

RAI Uno eta RAI International kanaletarako grabatu du eta 2007. urtean 'The garden of the Hexperidis' bilduma kaleratu zuen. Handik hiru urtetara, 'The Veil of Queen Maab' bilduma plazaratu zuen eta 2010ean CD bat grabatu du Eusko Konpositoreen Bildumarako Euskadiko Orkestrarekin, Pedro Sanjuán konpositorearen omenez.

Temas

Euskera