Resurreccion Maria Azkue sarien irabazleak biltzen dituen 'Narrazioak eta olerkiak 2019' liburua argitaratu dute
Euskaltzaindiak eta BBK-k 1991. urtetik antolatzen duten saria da, eta urte horretan 568 lan aurkeztu ziren
Paul Picado
Martes, 12 de enero 2021, 11:26
Resurreccion Maria Azkue sarien irabazleen lanak biltzen dituen 'Narrazioak eta olerkiak 2019' liburua argitaratu dute. Euskaltzaindiak eta BBK-k 1991. urtetik antolatzen duten saria eta liburuaren izenburuan agertzen den urte horretan 568 lan hain zuzen aurkeztu ziren.
Publicidad
Horietatik, Ekain Errazu, Oihan Olasolo, Nora Aiertza, Oihane Maritxalar, Unai Oruesagasti, Aiora Sebastian, Saioa Gartzia, Amaiur Puente, Jare Sanzo, Iñigo Martínez, Idoia Zabalo, Jon Kortaberria eta Eider Burugain egileek egindako lanak hautatu zituzten libururako.
Azkue sariak literaturaren arlokoak dira, eta helburua idazle gazteak literaturara hurbiltzea da. Dena den, hasiera batean helduentzako sariak ziren. Bilboko Aurrezki Kutxak sortu zituen 1975. urtean eta 1981. urtera arte eleberri, olerki eta saio arloak jorratzen zituzten helduei zuzentzen zitzaizkien. Geroago, 1981. urte horretan, ikerketa-saria izatera pasa zen, 1990. urtera arte. Hortik aurrera, idazle gazteentzako sari bihurtu zen.
Ikerketa-sari horietako irabazleen artean, besteak beste, Joseba Agirreazkuenaga, Iñaki Antiguedad, Kepa Sarasola, Ana Rodriguez Ortiz de Zarate, Ana Zubiaga, Pello Salaburu, Patxi Goenaga, Jose Ramon Etxebarria, Iñaki Irazabalbeitia, Patri Urkizu, Miren Azkarate, Eusebio Osa, Andoni Sarriegi eta Jose Maria Pitarke daude.
Bestalde, idazle gazteentzako literatura sarietako irabazleen artean, gaur egun ezagunak diren zenbait idazle daude, hala nola, Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión