Borrar
Iñaki Urrutiak aurkeztutako saioan, desgaitasun intelektuala duten zortzi gazte izango dira protagonistak EiTB
'Restaurante Sin Barreras' telesail berria, aurki ETB2n

'Restaurante Sin Barreras' telesail berria, aurki ETB2n

Saioan desgaitasun intelektuala duten zortzi gaztek esku hartuko dute

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 4 de septiembre 2019, 21:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Restaurante Sin Barreras' telesail berria berehala estreinatuko dute ETB2n. Iñaki Urrutiak aurkeztutako saioan, desgaitasun intelektuala duten zortzi gazte izango dira protagonistak.

Zortzi gazte hauek euren bizitzako erronkarik garrantzitsuenetako bati egingo diote aurre. Sei asteko prestaketaren ondoren jatetxe bateko langile izateko gai izan beharko dira. Aste horietan sukalde profesionaletan ezinbestekoak diren balore eta trebetasuna bereganatu beharko dute. Izan ere, denbora horretan ikasitakoa programaren azken atalean egingo den jardunaldi batean erakutsiko dute.

Alex, Igone, Julen, Leire, Lucia, Mikel, Saioa eta Sergio izango dira telesail honetan esku hartuko duten gazteak eta sei aste luze hauetan puntako bi irakasleren laguntza jasoko dute, Luisa Lopez eta Iñaki Andradas. Ikasketok naturaz inguratutako eskola batean jorratuko dituzte.

Alde batetik, BaserriBerri jatetxeko sukaldaria den Iñaki Andradasek sukaldaritza tailer bat eskainiko die gazte hauei; bestetik, Luisa Lopezek jangela eta protokolo irizpideak erakutsiko dizkie. Ikasleak irakasleekin batera eskolan biziko dira aste hauetan eta ikasteaz gainera, esperientzia ezberdinak elkarbanatuko dituzte.

Gainera, atal bakoitzean Euskadi eta Nafarroako herri eta paraje ezberdinetara abiatuko dira eta bertan lantalde ezberdinetan murgildu beharko dira. Proba hauetan herri hauetan ezagutuko duten jendearekin harremanetan jarriko dira.

Bestalde, saio bakoitzak izen handiko parte-hartzaile bereziak gonbidatuko ditu. Pertsonai ospetsu hauek, klaseak eta testigantza pertsonalak eskainiko dizkiete zortzi protagonistei, eta gonbidatu bakoitzak, bere ibilbidean gainditu behar izan dituzten oztopo ezberdinen inguruan mintzatuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios