Borrar
Regina Carter Quartet eta Gregory Porter-en kontzertua izango da ostegunean, Mendizorrotzan

Regina Carter Quartet eta Gregory Porter-en kontzertua izango da ostegunean, Mendizorrotzan

Kontzertua 21.00etan hasiko da eta Gasteizko Jazzaldiaren barruan antolatu da

Paul picado

Martes, 16 de julio 2019, 21:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Regina Carter Quarter eta Gregory Porter-en kontzertua izango da ostegunean, Mendizorrotzan, Gasteizko Jazzaldiaren barruan. Kontzertua 21.00etan hasiko da eta sarrera erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke. Aukera paregabea izango da Regina Carteren biolinaz eta Gregory Porteren ahotsaz gozatzeko.

Regina Carter Detroiteko jazz arloko biolin-jotzailea da. Bi urterekin piano-eskolak ematen hasi zen, baina bere irakasleak biolina hartzea gomendatu zion. Horrela, lau urterekin biolina ikasten hasi zen, eta gaztaroan, biolin eskolez gain, biola, oboe eta koru eskolak ere hartu zituen. Azkenean, biolin klasikoa ikasten ari zela, jazzera aldatzea erabaki zuen.

1987. urtean Straight Ahead boskotean aritu zen biolin-jotzaile gisa eta hiru lan kaleratu zituen, baina 1991. urtean taldea utzi eta New Yorkera joan zen. Han, zenbait musikari ezagunekin kolaboratzaile gisa aritu zen, hala nola Aretha Franklin, Lauryn Hill, Mary J. Blige, Billy Joel eta Dolly Partonekin. Dena den, 1995. urtean bakarlari gisa prestatutako lehen lana kaleratu zuen. Harrezkero hainbat lan kaleratu ditu, bai bakarlari gisa, bai beste talde batzuekin. Osteguneko kontzertuan laukote gisa arituko da.

Bestalde, Gregory Porter Estatu Batuetako jazz abeslaria, konpositorea eta aktorea da. 2014. urtean jazzeko bildumarik onenaren Grammy saria irabazi zuen, eta esanguratsua da oso gutxitan lortu delako halako sari bat jazzaren arloan. Porter bere baritono-ahots sakonarengatik nabarmentzen da, eta jazza eta soula konbinatzen ditu. Dioenez, Nat King Colek eragin handia izan zuen berarengan haurtzaroan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios