https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Ramiro Pinilla' eta 'Txiki Baskardo' literatura lehiaketen garaileak ezagutu nahi? Hurbildu zaitez bihar Romo Kultur Etxera

'Ramiro Pinilla' eta 'Txiki Baskardo' literatura lehiaketen garaileak ezagutu nahi? Hurbildu zaitez bihar Romo Kultur Etxera

Ekimen horien bitartez, arduradunek literatura-sorkuntza bultzatu eta idazle getxotar ospetsua oroitu nahi dute

EL CORREO

'Ramiro Pinilla' eleberri laburren eta haurrentzako 'Txiki Baskardo' kontakizunen lehiaketen sari-banaketa izango da bihar Romo Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ekimen horien bitartez, arduradunek literatura-sorkuntza bultzatu eta idazle getxotar ospetsua oroitu nahi dute. Aurtengo edizioan ehun testu baino gehiago jaso dira.

2019ko eitaldiak 'La higuera' eleberria izango du ardatz nagusi eta, hori dela eta, lanari buruzko zenbait aipamen eta gaiari lotutako bideo laburrak proiektatuko dira. Mitxel Santamarina aktoreak aurkeztuko du ekitaldia eta, iaz bezala, 'Txiki Baskardo' lehiaketaren diplomen banaketarekin hasiko da. Lehiaketa horretan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehenengo mailako hiru ikastetxetako ikasleek parte hartu dute. Jarraian, iazko lehiaketaren irabazlea, Marina González Pradak, kontakizun onenaren saria emango du eta Estíbaliz San Sebastián poeta getxotarrak testu irabazle hori irakurzteaz arduratuko da.

Horren ondoren, gaztelaniazko 'Ramiro Pinilla' eleberri laburraren sariaren irabazlea jakinaraziko da. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu eta, liburua argitaratzen bada, beste 1.000 euro emango zaizkio. Azkenik, euskarazko eleberri onenaren saria emango da, sari bera izango duena.

Aurtengo 'Ramiro Pinilla' sarien epaimahaia Katixa Agirre eta Felipe Juaristi eta Arantxa Urretabizkaia idazleek (hauek EL CORREOko kolaboratzaileak dira) osatu dute.

Esan bezala, ekitaldian, gainera, 'La higuera' eleberrian oinarritutako dantza-pieza bat ikusteko aukera izango da, Dantzarte akademiaren eskutik. Ekitaldirako gonbidapena eskatzeko 94 471 36 01 telefono zenbakira deitu edota pinillalehiaketak@gmail.com posta elektronikora idatzi behar dute interesdunek.