https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ramiro Gonzálezek poza agertu du PPrekin lortutako aurrekontu eta zerga akordioarengatik

Ramiro Gonzálezek poza agertu du PPrekin lortutako aurrekontu eta zerga akordioarengatik

Diputatu nagusiak balioetsi egin du hau izatea hirugarren urtea ilaran Arabak aurrekontuak izango dituena, oposizioan dauden talde batzuekin eta besteekin hitz egiteko gaitasunari esker

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak poza agertu du gaur Alderdi Popularrarekin lortutako akordioarekin, zeinari esker onartuko baitira 2018ko foru aurrekontuak nahiz zerga gaietan Arabari dagozkion berariazko neurriak. “Garrantzitsua da Arabak aurrekontuak izatea datorren urtean, tresna horri esker bermatuko baita foru gobernuaren proiektuak gauza daitezen, proiektu funtsezkoak izaki Araba aurrerantzean ere hazteko”, iritzi dio. Zerga gaiei dagokienean, adostasuna lortu da Arabarentzat neurri berariazko batzuk sartzeko. Foru gobernuak eta Alderdi Popularrak onartutako neurrien xedea da lurraldeko biztanleria finkaraztea, eta enpresa txiki eta autonomoen zerga tratamendua onartzea.

Era berean, lurraldeko agintari nagusiak nabarmendu du honako hauek hirugarren aurrekontuak direla, foru gobernuaren agintean daramatzan bi urte eta erdikoepean.

“Adostasun horietara iristeko elkarrizketa gaitasuna, bestalde, ni presidente naukan gobernuaren ezaugarria izan da.Horri guztiari esker, adostasunaren kultura bat ari gara eratzen, eta,berari esker, lortu dugu konfiantza eta egonkortasun giro bat sorraraztea, funtsezkoak izaki gure ekonomiaren hazkundea bermatzeko.Gobernua gutxiengoan egon arren, lortu dugu lurraldeak aurrekontuak izan ditzan urte hauetan guztietan, agintaldiko hiru urte hauetan, alegia,2016, 2017 eta 2018an,” nabarmendu du, eta ondoren adierazi du: “lanaegingo dugu aurrerantzean ere, gai horri dagokionean, horixe behar dute-etaarabarrek”.

Honela bururatzen da, beraz, Gonzalezen gobernuak aurrekontu eta zergen arloetanhasi ako negoziazioa,Arabako batzar nagusietako batzarkide talde guztiekin etaaurrekontu proiektua aurkeztu aurretikgauzatua.Azkenik, akordioa alderdi popularrarekin lortu da, “bera baitzen egiaz prest zegoen indar bakarra" diru kontuak adosteko, eta berarekin izan dira negoziazioak azken egunetan.

Egunero-egunero egin dituzte bilerak, elkar aditze handiarekin, eta Ramiro González diputatu nagusiak berak eta Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatuak, foru gobernuaren aldetik, eta PP batzarkide taldearen ordezkariek, bestetik, Ana Morales buru zutela, aurrera egin dute, gaur goizean bertan Arabako kontuen gaineko akordioa lortu arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos