https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ramiro González: “4.0aren alde arabar enpresek egindako apustua etorkizun bermea da, dudarik gabe”

Arabako diputatu nagusiak URSSA bisitatu du, aukera hartuz gertutik ezagutzeko metalezko egiturak fabrikatzen eta muntatzen dituen enpresa honen errealitatea

I.AGOTE

“4.0ren alde gure arabar enpresek egindako apustua, dudarik gabe, etorkizun bermea da. Berritzea, orain URSSA berritzen ari den bezala, funtsezkoa da gure enpresa sareak, jasandako krisi larriaren ondoren, gaitasuna izan dezan kanpora ateratzeko, erreferente izateko eta nazioartearen ezagutza jasotzen duten proiektu sendoak gauzatzeko”. Halaxe esan du Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak gaur goizean URSSA kooperatibara egin duen bisitan; izan ere, Ramiro González diputatu nagusia, Pilar García de Salazar diputatu nagusiordearekin batera, zenbait bilera ari dira egiten, gertutik ezagutzeko arabar enpresa sarearen errealitatea eta beharrizanak.

URSSA, 1961tik, Jauregilanda kalean dago kokatuta, Jundizko industria poligonoan, eta metalezko egiturak fabrikatzen eta muntatzen jarduten da, hala nola industria eraikuntza, zubi eta zaldain, hirietako eraikin (batez ere eraikin bakanetan) eta portuetako jasotze gailuetan.

Gaur egun, URSSAk 200 enplegatu ditu, kualifikazio handikoak, eta batez besteko adin nahiko gaztea, 43 urte. Sektoreak izandako krisiaren ondorioz doiketa urte gogorrak igarota, orain, asmoa dute 2018an doi bat handitzeko plantilla, eta, laster, Jauregilandan geratzen diren instalazioak Jundizko industria poligonoetakoetara aldatuko dituzte.

Arabako agintari gorenak adierazi du Arabak “ibilbide luzeko enpresak” dituela, eta URSSA dela, hain zuzen, horietako bat;enpresa horrek, sektorearen krisia pairatu ondoren, etorkizunari begiratzen dioorain, prestakuntzaren eta berrikuntzaren alde eginez, enpresa politikaren zutabetzat hartuta bi horiek. “Behin eta berriro jarriko dut agerian gure enpresarien ahalegin honen balorea", adierazi du Ramiro Gonzálezek bisitaldian, Cristóbal Álvarezenpresako gerentea, Antonio Pinto Zuzendaritza Kontseiluko presidentea eta Iñigo Cuervo produkzio zuzendari zituela gonbidatzaile.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos