https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Raisa Álava artistaren 'Si aparezco aparezco / momentuz ez' erakusketa, Rekalde Aretoan

Erakusketaren irudi bat./
Erakusketaren irudi bat.

Gaur hasiko den erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek 2018 Programaren barruan dago sartuta eta maiatzaren 20ra arte egongo da irekita

ELCORREO.COM

Raisa Álava artista euskaldunaren 'Si aparezco aparezco / momentuz ez' erakusketa egingo da Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan martxoaren 20tik maiatzaren 20ra arte. Artista honek Barriek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikoko Bekak, Programaren barruan garatu du bere lana eta bi marrazki handi, sei lan digital eta zeramikako piezen multzo bat erakutsiko ditu.

Raisa Álavak honela azaltzen du bere lana: «Nire praktika aldatu egiten da, baina beti oinarritzen da marrazkian, batez ere grabatuan. Zeramikaren kasuan, formatik eta estetikotasunetik abiatuta egiten dut lan. Irudirik sortzeko asmorik gabe, nire neure espezifizitatetik beste bat eraikitzeko asmoarekin.

Álavak azpimarratzen duen bezala, «nire praktikaren abiaburua erreferentzien bilaketan oinarritzen den ikerkuntza da. Irudien konbinazioaren, artxiboen konfigurazioaren, sare sozialen eta abarren bidez eratzen den sistema intuitiboa da, eta hortik ikonografia berriak sortzen dira. Saretik artxiboak sortzen ditut eta horien helburu bakarra formari dagokionez beste ordena batzuetako ikonografia historikoak bilatzea da, forma horien esangura albora utzita. Horren forma dekoratiboarekin egiten dut lan, niretzat irudi misteriotsuak dira ez dudalako horien kode sinbolikoa ezagutzen. Ikonografiaren hondarra inkontzienteak hautatu duena da, azaltzen ez dakigun atal hori, zergatik gauza batzuk geratzen diren eta beste batzuk ez. Arrazoiren batengatik oroimenak trazu batzuk irautea hautatzen du. Irizpidea edo agindua, lan egiterakoan, inkontzientea da».

Hortaz aparte, artistak azpimarratzen du «sinbolismoz beteta dauden irudiak, sinbolismo hori ezagutu ez arren, oso erakargarriak» izaten direla. «Figuratiboak izanik abstraktuak dira: irakurtzen ez dakizun zerbait bihurtzen dira; zuk begi bat bezala irakurtzen duzuna era irakurtezinean aurkezten da hitzez-hitzezko zentzurik ez duten elementuei lotuta agertzen delako (ez duzu kodea ezagutzen, pintzelkada baten modukoa da / horrela tratatzen da); ez dago irudi figuratibo bat sortzeko inolako asmorik, euren formaren arabera konbinatzen diren ikonografia desberdinetako elementuen collage antzeko bat sortzekoa baizik».

Raisa Álava (Zuaza, Araba, 1990) Bilbon bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV), eta teknika grafikoetan espezializatu zen. Horren ondoren, Masterra egin zuen ELISAVAn (Bartzelona) ilustrazioan eta komikian, eta bertan hasi zen zeramikaren praktikan, arlo horretan bere prestakuntza EHU/UPVko master batekin jarraituz.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos