https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Rafael Gardeazabal bilbaoDendak elkarteko presidente berria izendatu dute

Rafael Gardeazabal bilbaoDendak elkarteko presidente berria izendatu dute
Pedro Urresti

Gardeazabalek Aitor Elizegi ordezkatuko du elkartearen arduradun nagusiaren lanetan

UNAI SARRIUGARTE

Rafael Gardeazabal bilbaoDendak elkarteko presidente berria izendatu dute. Gardeazabal Derby gizonezko jantzi dendaren jabea da. Aitor Elizegi sukaldaria eta Athletic Clubeko presidentea ordezkatuko du elkartearen arduradun nagusiaren lanetan.

Bilbao Dendak-eko presidente berriak Derby Gardeazabaleko hirugarren belaunaldi familiarra bere gain hartu zuen. Derby 1948. urtean zabaldu zuten estreinakoz Alde Zaharreko Posta kalean. 1965. urtean, berriz, Urkixo Zumarkaleko 6 zenbakira egin zuten salto. Harrezkero, 71 urte daramatza Gardeazabal familiak bilbotarrek hain gustuko duten ingeles janzkera estiloa eskaintzen.

Derby gizonezkoentzako neurrira egindako zerbitzua edota britainiar gentlemanen estiloan oinarritutako moda eskaintzen duen jostundegi denda da. Izan ere, Derbyk bilbotarren belaunaldi asko jantzi ditu. Bilbotarra oso publiko zorrotza da eta Derby saltokiak azken 70 urteotan eskaini duen kalitatezko arropa eta zerbitzuari esker Bilboko arropa denden artean erreferente bihurtu da.

Aipatu dugunez, Bilbao Dendak-eko batzar nagusiak Bilbao Centro Enpresa Elkarteak proposatuko hautagaia, Rafael Gardeazabal, aukeratu dute Aitor Elizegi ordezkatzeko. Izan ere, Gardeazabal profesional sendo eta zuhurra da, Bilbo hiriko merkataritzaren ezagutzaile handia eta Bilboko ehun-sektorearen erreferenteetako bat.

Bestalde, Bilbao Dendakeko presidente berriaren hautaketan Aitor Elizegi egon zen, Bilboko Dendari Elkartearen presidente ohia. Batzar nagusiko kideek txalo zaparrada batean agurtu zuten azken bi urteotan Bilboko merkataritza eta turismo arloa zuzendu dituen sukaldariari. Izan ere, Elizegik lan eta kompromiso izugarria eskaini dio Bibao Dendak elkarteari.

Bilbao Dendak, Bilboko merkataritza eta turismo sektoreak suspertzeko sortutako, irabazi nahirik gabeko elkarte publiko-pribatua da. Elkarteak hirian enplegua eta aberastasuna sortzen dituen merkataritza-sektore lehiakor eta profesionalizatuaren garapena sustatzea du helburu. Horretarako, honako faktore hauek bultzatzen dituzte: zerbitzuaren kalitatea eta profesionalizazioa; merkataritza eskaintzaren ugaritasuna, bereizitasunak eta espezializazioa; eta kudeaketaren zein plangintzaren eraginkortasuna eta egokitasuna.