https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Rachel Reyes & The Fireballs soul taldearen kontzertua, gaur, Montehermoso Kulturunean

Rachel Reyes & The Fireballs soul taldearen kontzertua, gaur, Montehermoso Kulturunean
Gasteizko Udala

Kulturuneko Falerina Lorategian izango da, 13:30ean

PAUL PICADO

Rachel Reyes & The Fireballs soul taldearen kontzertua izango da gaur, Montehermoso Kulturuneko Falerina Lorategian. Kontzertua 13:30ean izango da eta Belar Sounds jaialdiaren bigarren edizioaren barruan antolatu da. Ekainean hasi zen, eta urrira arte hainbat kontzertu izango dira, bi helbururekin: alde batetik, kalitate oneko musika ekartzea bertaratutakoei, eta bestetik, Falerina Lorategia bizikidetza eta aisialdi esparru gisa sustatzea hirigune historikoaren barruan.

Rachel Reyes & The Fireballs taldea, esan bezala, soul taldea da eta kideak honako hauek dira: Rachel Reyes, abeslaria, eta musika beltzaren barruan ezagunak diren The Fireballs taldeko Víctor Sánchez, gitarra-jotzailea, Moisés Pindado, baxu-jotzailea, eta Adrián Carrera, bateria-jotzailea.

Madrilgo hirukote hau atzerriko blues arloko artistek Espainia eta Portugaletik kontzertuetan laguntzeko gehien eskatutako taldea da. Besteak beste Etta James, Johnny Guitar Watson, Koko Taylor, Otis Reding, Wilson Pickett edo Ruth Brownen eragina hautematen da bere musikan.

Iaz, beren lehen lana kaleratu zuten, 'She Got Balls' izenekoa, eta hor soula, funk-a eta rythm & bluesa darabilte. Berez, abeslari handien omenez egitea izan zen taldearen helburua, hala nola Etta James, Koko Taylor edo Ruth Brownen omenez, 50eko eta 60ko hamarkadetako soinuak eguneratuz. Kontzertuan Rachel Reyes madrildarraren ahots atsegin eta urratua entzuteko aukera egongo da, musika afroamerikarraren garaira eramaten gaituen soinuak lagunduta.

Temas

Euskera