https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Queers eta The Manges taldeen boloa, larunbatean, Hell Doradon

The Queers taldea, kontzertuan./
The Queers taldea, kontzertuan.

Kontzertua 23:00etan hasiko da baina aretoko ateak ordubete lehenago irekiko dituzte

PAUL PICADO

Kontzertu bikoitza izango dugu larunbat honetan Hell Doradon: alde batetik, The Queers talde estatubatuarra arituko da; bestetik, The Manges talde italiarra. Kontzertua 23:00etan hasiko da, baina aretoko ateak ordubete lehenago irekiko dituzte. Sarrerak Interneten (17,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (18 euro) eros daitezke. Bazkideentzako prezioa 14 euro izango da.

The Queers 1982. urtean sortu zen punck rock talde estatubatuarra da. Bere musikan nabarmen antzematen da Ramones, Black Flag eta The Beach Boys taldeen eragina, hain zuzen ere bere talderik gustukoenen eragina. Abestien gaiei dagokienez, neskei, maitasunari, drogei, alkoholari eta dibertsioari buruzkoak dira batik bat .

Sortu ziren urte berean zuzeneko lehen kontzertuak ematen hasi zen taldea, baina 1984. urtearen amaieran desegin zen. Hala ere, handik bi urtera taldekideek berriro elkartu ziren eta 1990. urtean lehen lana kaleratu zuten. Arrakasta handia lortu eta 1993. urtean atera zuen 'Love Songs for the Retarded' lanarekin batez ere nabarmendu ziren. Hainbat lan kaleratu dituzte, eta azkena 2017. urtekoa dugu, 'John sang us a song' izenekoa.

Bestalde, The Manges taldea 1993. urtean sortu zen Italian. Musika estiloari dagokionez, pop punka erabiltzen du eta The Queers taldearekin hainbat alditan aritu da. Horietako batean bira osoa eman zuten elkarrekin Europatik. Lau lan luze bakarrik kaleratu dituzte, eta horietako azkena iaz atera zuten, 'All is Well' izenekoa. The Queers taldean gertatzen den bezala, Ramones taldearen eragin nabarmena hautematen da.

Temas

Euskera