

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Martes, 22 de octubre 2019, 22:05
Queen talde mitikoaren omenez sortu zen Queen Forever tributu-taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, Gasteizen. Hain zuzen ere, Kubik aretoan izango da, larunbatean, eta kontzertua 22:00ak aldera hasiko da. Guztira, ordubete eta erdiko ikuskizuna izango da, eta tarte horretan Queen-en kantarik arrakastatsuenak entzungai izango dira. Kontzerturako sarrerak hemen eros daitezke.
Queen Forever taldea Tolo Sandersek (Freddie Mercury) eta Adrián Pujadasek (Brian May) sortu zuten, eta geroago Gabriel Abrines (John Deacon), Haritz Caperochipi (Roger Taylor) eta Sebastián Raimundo (Spike Edney) sartu ziren. Urte honetan 'Bohemian Rhapsody' izeneko bira egiten ari da Europako hiri nagusietatik, eta aurreko urteetan Espainiatik ibili da. Kontzertu guztietan arrakasta handia izan du, eta esaterako, Eivissako Hard Rock hotelean 6.000 lagun baino gehiago bildu ziren euren musikaz gozatzeko helburuarekin.
Ikuskizun paregabea da, izan ere, xehetasun guztiak oso zainduta daude. Tolo Sanders abeslariarentzat Freddie Mercury rockaren historiako abeslaririk onena da, eta haren abesteko teknika guztiz ikasi du. Horrez gain, jantzi berdinak ere erabiltzen ditu kontzertuetan. Bestalde, Adrián Pujadasek, Brian May imitatzen duenak, May-ren gitarra berdina egin du, soinua ere berdina izan dadin.
Horrenbestez, Queen-en tributu talderik leialena bilakatzen ari da pixkanaka taldea, eta ikuskizunak nolabait luzeak direnez, haren freskotasunez eta indarrez gozatzeko aukera ezin hobea izango da larunbatean Gasteizen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.