https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Puntueus domeinuak %21eko hazkundea izan du 2017an

Euskal Herrian dauden beste domeinuek baino hamar aldiz gehiagoko hazkubtza lortu du

«Urte berezia» izan da PuntuEUS Fundazioarentzako, izan ere, iaz landutako PuntuEUS 2020 estrategia abiatzeko urtea izan da. Gainera, domeinuaren bilakaera aurreko urtean hobea izan da aurten, eta .eus domeinua aurreikuspenen gainetik hazi da, batez beste, %21eko hazkundea izanik, Euskal Herrian presentzia duten gainerako domeinuek baino hamar aldiz gehiago.

«Esan dezakegu, beraz, proiektua egonkortzeaz gain euskal komunitate digitalean indartzen ari dela, 2020. urterako ezarri genuen helburua betetzeko bidean: .eus domeinua Euskal Herriko hirugarren domeinua izatea dugu helburu eta bidean goaz», adierazi dute PuntuEUS Fundazioko arduradunek.

Fundazioak lau erronka definitu ditu PuntuEUS 2020 estrategiaren baitan, eta erronka horiek «gauzatzeko bidean» jarri da, «urtean zehar mugarri garrantzitsuak gaindituz». Horrela, .eus komunitatea handitzearen ondorioz, urte hasieran domeinuaren prezioa jaitsi zen erabiltzaile guztientzat. Halaber, patronatuak Iñaki Goirizelaia izendatu zuen fundazioko lehendakari, Joan Mari Torrealdairi txanda hartuz.

Gainera, .eus domeinuaren hazkunde maila %21ekoa izan da aurten, Euskal Herrian presentzia duten gainerako domeinuek baino hamar aldiz gehiago haziz, eta euskara ingurune digitalean indartzeko proiektu garrantzitsuak jarri dira abian, besteak beste, LehenHitza.eus eta Tori.euseta Labur.eus.

Halaber, PuntuEUS Fundazioak komunitatearekin elkarlana sustatu du. Maiatzaren 17an euskarazko Internet Eguna ospatu zuen eta Bilbon ICANNeko GeoTLD Group taldearen urteko biltzarra antolatu zuen. Sarean.eus webguneak irratira egin du salto, Euskadi Irratia eta Euskaltelen lankidetzarekin.

Bestalde, gazteak proiektuan inplikatzeko ahaleginean, fundazioak hitzarmena sinatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta Mondragon Unibertsitatearekin, eta ondorioz, unibertsitateotako ikasleek .eus domeinua doan dute aurrerantzean.

«Horiek izan dira 2017ko gure jarduna bete duten lanetako batzuk, baina askoz gehiago ere izan dira. Guztiak gauzatu ahal izateko PuntuEUS komunitatearen laguntza eta babesa izan dugu, eta 2018an ere euskarak ingurune digitalean duen tokia indartzen jarraituko dugu komunitatearekin elkarlanean», ziurtatu dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos