https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Punta Galea Challenge surfeko olatu handiaren txapelketa ospatuko da gaur

Getxo Kirolak-ek doako autobus bat jarriko du surf txapelketa ikusi ahal izateko

Olatu Handien Munduko Zirkuituaren Europako proba zaharrena egingo da beste behin Punta Galean, Getxon. Zehazki, XII Punta Galea Challenge lehiaketan 24 surflarik hartuko dute parte, jardunaldi bakarrean, eta azken egunetan eguraldiaren baldintzak hobetu direla kontutan hartuz, azkenean proba hau gaur ospatuko da eta bertan sei surflarik parte hartuko dute txanda bakoitzean kanporaketak saihestea bilatuz.

«Oso olatu handiak espero ditugu gaur, zazpi orduz jarraian txapelketa aurrera eramatea ahalbidetuko dutenak. Haizea murriztuko dela aurreratu dute meteorologoek eta espero dugu itsasoa egoera ezinhobean egotea», adierazi dute antolatzaileek.

Antolaketa-batzordeak era ofizialean jakinarazi due ere bai, hamabigarren Punta Galea Challenge txapelketa 9:00etatik aurrera egingo dela. Gauzak horrela, soberan dago esatea Getxo surfeko olatu handiaren txapelketaren egoitza nagusia izango dela beste behin ere. Azken bi urteotan lehiaketa bertan behera utzi behar izan zuten, horretarako baldintza egokirik sortu ez zirelako.

Getxo Kirolak-ek, bere aldetik, doako autobus bat jarriko du 10:00etatik aurrera Bidezabal metro geltokian Punta Galeara joateko. Autobusa ordu puntuetan, orduro, irtengo da Bidezabaletik eta Galeako aparkalekutik ordu-erdietan bueltatuko da, txapelketa bukatu arte. Lehiaketari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, puntagaleachallenge@gmail.com idatzi ezazue.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos