Borrar
Punk In Drublic Fest punk jaialdia izango da maiatzaren 18an Gasteizen

Punk In Drublic Fest punk jaialdia izango da maiatzaren 18an Gasteizen

Ekitaldian punk taldeak arituko dira, horien artean NOFX eta Bad Religion

PAUL PICADO

Jueves, 2 de mayo 2019, 22:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Punka gustukoa dutenek arratsaldetik gauera arte horretaz gozatzeko aukera izango dugu, izan ere Punk In Drublic Fest Europa jaialdia lehen aldiz Euskadin antolatuko da. Horrela, bederatzi punk talde arituko dira kontzertuan Iradier Arenan, horien artean NOFX eta Bad Religion mitikoak. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, 54 euroan, kudeaketa gastuak barne hartuta. Ateak 17:30etan irekiko dituzte, baina oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko den lehen taldea.

Esan bezala lehen aldia da hemen antolatzen dela, eta lehen aldiz ere elkarrekin arituko direla NOFX eta Bad Religion. Baina ez dira talde bakarrak izango, haiekin batera Lag Wagon, Mad Caddies, Less Than Jake, Antiflag, The Bombpos, The Real Mckenzies eta Blowfuse taldeek ere parte hartuko dute.

NOFX taldea 35 urte daramatza dagoeneko jardunean, eta askorentzat kaliforniarrak erreferenteak dira punk rockaren arloan. Bestalde, Bad Religion talde kaliforniarra disko berriarekin etorriko dira, hil honetan kaleratuko dutela. Egun honetako kontzertuan horren aurkezpena egingo dute.

Lagwagon taldea bere estilo bortitz eta azkarrarekin etorriko da Gasteizera. Madd Caddies taldea 90eko hamarkadatik dabil musika egiten, eta bere estiloa zaila da definitzea. Zenbait estilo bateratzen ditu eta Kaliforniako punk rock estiloan talderik onenetako bat da. Less Than Jake taldea ska punk amerikar nagusietako bat da, eta duela 10 urte Gasteizen ere izan ziren. Dagoeneko 25 urte baino gehiago daramatzate jardunean.

Antiflag taldea bost kontinenteetan aritu da bere punk rocka jotzen. Pennsylvaniakoa da, eta bere abestien gai politiko eta idealistengatik ezaguna da. Animalien eskubideen, erakunde aktibisten eta ekologisten aldeko abestiak egiten ditu. The Bombpos taldeak 2017. urtean kaleratu zuen bere lehen lana, eta aurten beste lau abesti atera dituzte.

The Real Mackenzies taldea duela 25 urte sortu zen, eta Estatuan Gasteizko jaialdi honetan bakarrik arituko dira. Diotenez, bere azken diskoa orain arteko onena da. Azkenik, Blowfuse taldeak bere estiloa sortu du, 80ko eta 90eko hamarkadetako punk rockaren eraginarekin. Hardcore punka eta 90eko hamarkadako punk rockaren melodiak bateratzen ditu. Jaialdi honetan bere azken lana aurkeztuko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios