https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Poulencen Historia de Babar eta Ravelen Ma mère l’oye piezak batzen dituen errezitaldi ederra, Arriagan

Poulencen Historia de Babar eta Ravelen Ma mère l’oye piezak batzen dituen errezitaldi ederra, Arriagan

Antonio Oyarzabal piano joleak familia osoari zuzendutako errezitaldi ederra eskainiko du Bilboko antzokian. Karmele Larrinaga antzezleak ere hartuko du parte ikuskizunean, errezitatzaile gisa

ELCORREO.COM

Antonio Oyarzabal piano jole bilbotarra izango da Frantziako musikari eskainitako Arriagako Ziklo Frantsesaren bigarren jardunaldiko protagonista igande honetan. Musikariak errezitaldi eder eta atseginean elkartuko ditu Poulencen Historia de Babar eta Ravelen Ma mère l’oye piezak (bakarkako piano bertsioak). Narratzaile batek errezitatuko dituen testuak jasotzen dituzte biek eta errezitatzailea Karmele Larrinaga antzezle polifazetikoa izango da. Bere helburua, ikus-entzuleentzat erakargarria izango den bestelako elementu artistikoa ematea.

Ikus-entzule guztiei (familia osoari batez ere) zuzendutako musika proposamena izango da hau eta, dituen ezaugarriak direla eta, errezitaldia igandean, otsailaren 25ean, goizez izango da, 12:00etatik aurrera. Goizeko musika saio horretara doazenek istorioen hari gidaria jarraitu ahal izango dute eta, aldi berean, Frantziako piano eta kamera musikaren lan bikainez gozatu ere bai.

Ziklo Frantsesa

Antonio Oyarzabalen ikuskizuna, denboraldi honetan musika frantsesari eskainitako zikloaren barruan Arriaga Antzokiak emango duen bigarrena izango da. Zikloa joan den otsailaren 12an hasi zen, Ainhoa Zuazua sopranoak eta Rubén Fdez. Aguirre piano joleak eman zuten errezitaldiarekin. Orduan, errezitatzaile gisa aritu zen Olatz Ganboa antzezlea. Zikloari apirilean ekingo zaio berriro, hialren 16an, hain zuzen ere, Miren Urbietaren, Ainhoa Zubillagaren eta Rubén Fdez. Aguirreren emanaldiarekin, Saint-Saënsen, Chaussonen eta Fauréren lanak eskainiz.

Zikloko azken errezitaldia hilabete geroago izango da, maiatzaren 21ean, eta Elena Coponsek eta Rubén Fdez. Aguirrek berak, Poulencen, Duparcen eta Pedrellen musika ikus-entzuleekin konpartituko dute.

Sarrerak

12 eta 15 euro artean
Salgai www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos