https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu', Getxophoto jaialdiaren gaia

Getxophotok irudi ezinhobeak utzi zituen atzo, Getxon./
Getxophotok irudi ezinhobeak utzi zituen atzo, Getxon.

Irailaren 4tik 29ra ospatuko da eta «udalerriaren ikuspegi kosmopolita» eskainiko du

EL CORREO

Humanitatearen etorkizunean pentsatzea eta dituen aukera ugarien inguruan hausnartzea izango da XIII.Getxophoto, Nazioarteko Irudi Jaialdiaren gaia, irailaren 4tik 29ra, 'Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu' lelopean. BegiHandi elkarte getxotarrak antolatuta, eta Mónica Allende, Bilboko zuzendari artistikoak hirugarren eta azken urtez gainbegiratuta, aurreko edizioetan bezala, Getxoko Udalak Jaialdia laguntzen du, beste erakunde batzuekin batera. «Getxophotok, udalerriko gainontzeko Jaialdiekin batera, udalerriaren ikuspegi kosmopolita eskaintzen du eta herria munduari eta joera artistikoei zabaltzea dakar», azaldu zuen alkateak ekimenaren aurkezpenean.

Getxophotok, aurrekoetan bezala, irudia hedatu egin nahi du publiko mota guztietara heltzeko, eta ez bakarrik profesionalengana. Aldi berean, Jaialdia bilgunea da eta baita bertako eta nazioarteko plataforma ere. Beste behin ere, 20 bat erakusketa; nazioarteko open call-a, 35 herrialdetatik heldutako 200 bat lanaren partaidetzarekin; hezkuntza-laborategiak; kultur eragileekin eta erakundeekin egindako lankidetzak, kultur ekosistema indartzen dutenak, eta topaketak eta jarduera anitzak izango dira, esate baterako, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak, gaueko paseoak, itxialdia, zinema oheetan...

Hainbat jatorritako artistek ikuspuntu eta ikusizko lengoaia oso ikuspuntu desberdinetatik jorratuko dituzte edizio honetako gaiak, besteak beste, argazkia, bideoa, artxiboa, instalazioa edo arte digitala. Aretoak eta barneko bestelako espazioak ahaztu gabe, erakusketa gehienak kanpoaldean jartzeko sortuak izan dira, esate baterako, kanpoko instalazioetan, fatxadetan, lorategietan, azoketan eta udalerriko beste hainbat tokitan.

Egitarauaren aurrerapena

Aurtengo gaia etorkizunari eta bere aukerei buruz pentsatzea eta hausnartzean datza. «Transizioak seriearen hirugarren atala izango da. Pertsonarengan oinarrituko gara, bere erronkei buruz arituko gara; nondik gatoz eta norantza goaz, gizartean eztabaida pizteko, Jaialdia den plataforma fisikotik zein birtualetik, jende kopuru handiak jarraitzen baitu Jaialdia webgunearen bitartez (90.000 bisita iaz) eta gizarte sareen bitartez», azaldu du Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendariak.

Nazioarteko Irudi Jaialdiaren erakusketa gehienak Algortako erdigunean, Ereagako hondartzaren inguruan eta Punta Begoña Galerietan izaten dira. Azken horretan II Open Call lehiaketaren bost lan irabazleen erakusketa kolektiboa bisitatu ahal izango da. Ereagan ikusi ahal izango diren hiru erakusketak emakumeek egindakoak dira, eta hirurak gorputzari buruzkoak. Alde batetik, Maija Tammi One of Them is a Human izeneko lau erretratuk osatutako sorta erakutsiko du. Hiru androideren (gizarte itxurako robotak) eta gizakia izan litekeen baten aurpegiak dira eta ez da zehazten zein den gizakiarena; Haley Morris-Cafierok (Open Call-eko egungo edizioaren irabazletako bat) ziber-jazarpena erakutsiko du The Bully Pulpit izeneko argazki-bildumarekin, eta Juno Calypsok What to do with a Million Dollars aurkeztuko du, barruko alde aseptikoei buruz.

Aurtengorako aurreikusitako berritasunen artean, familientzako jarduerak eta ikastetxetako irakasle eta ikasleentzako bisita gidatuak izateaz gain, Jaialdiaren zuzendariak azpimarratu du soinu banda edukiko duela Jaialdiak, Borja Crespo eta Koldo Serra Dj-ek eginda. «Bestalde, ikusmin handia sortzen digu Neil Harbisson ciborg aktibistaren presentziak. Buruan garezurrean antena bat jarri ondoren, bere egunerokoa nolakoa den azalduko du. Bestalde, deitzen duen koloreen kontzertua ere eskainiko du, publikoarengana hurbiltzean antenak igortzen dionarekin», azaldu du Jokin Aspuruk.

Eragile eta erakundeekin izango diren lankidetzen artean, aurten Donostiako Kutxa Kultur entitatearekin, Bilboko Foru Liburutegiarekin, euskal Museoarekin eta Bilboko FNACekin egingo du lan Jaialdiak. Jaialdiaren jarduera ugariri dagokienez, batez ere irailaren 4tik 8ra, publikoak hurrengoetan parte hartu ahal izango du: Opening jardueran, erakusketetarako bisita berezietan, topaketetan artistekin, Itxialdian (argazkilaritzari buruzko hausnarketa jardunaldian), eta uztailaren 27ra arte proposatutako gaiari buruzko argazki bat bidali ahal izango du, ondoren horietariko 40 Algortako Dendak elkarteko establezimenduetan ikusgai jartzeko. Hamaiketakoa Oskar Martinez, Juantxo Egaña eta Ixone Sádaba argazkilariekin izango da eta gainera edalontzi azpiko ibilbideak, eguneko eta gaueko bisita gidatuak eta zinema oheetan Punta Begoñan, izango dira, besteak beste.

Temas

Euskera