Borrar
Poesia egunak heltzear dira Eara

Poesia egunak heltzear dira Eara

Amaia Elizalderen 'Jon Miranderen (H)aur besoetakoa (1959-…), nondik eta nora?' hitzaldiak irekiko du hiru eguneko programazioa

Amalia Ibargutxi

Sábado, 7 de julio 2018, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Liburuko lehen argitalpenaren lehen orrialdean irakur daiteke: «Otoi: / Liburu hau / haur listoen eta gizon tontoen / eskuetatik urruti gorde bedi». Jon Mirande ez zen norbaitek idatzi zuen haren 'Haur besoetakoa' eleberriaren hasieran. 1970ean, Kriselu-Lur argitaletxeak kaleratu zuen idazle paristarraren eleberria, euskarazko 'Lolita' bilakatu zena, nahiz eta Mirandek beste eleberri horren berri ez zekien idatzi zuenean. Nabokov-en lanean bezala, gizon heldu batek bere iloba eta haur besoetakoa den nerabearekin duen maitasun harremana kontatzen du, tabuak ziren askotariko gaietan ere murgilduz irakurlea. Eleberriaren nondik norakoak aztertzeko hitzaldiarekin ekingo dio, hain zuzen, Amaia Elizaldek Eako Poesia Egunetako programazioari. 'Jon Miranderen (H)aur besoetakoa (1959-…), nondik eta nora?' hitzaldia egingo du.

Uztailaren 13an, 19:30ean, Eskolondon egingo dute solasaldi hori, hiru eguneko programazioa zabalduko duena. Gero, 22:30ean, dantzaldia antolatu dute Mizel Théret-ekin, 'Lekeitioak' Mikel Laboaren bost pieza esperimental erabiltzen dituena, lekeitioak, hain zuzen.

Hurrengo egunean, hilak 14, larunbata, 'Bestelako lurralde, intimitate eta euskal herritarrak egungo literaturan' hitzaldia egingo du Ibai Atutxak,11:00etan, Eskolondon. Jarraian, 13:00etan, poesia errezitaldia egingo dute Moilan Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarrek. Musika jarriko du Trizak taldeak (Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra) eta Eneritz Artetxe aktorea ere ariko da.

Herri-bazkaria egingo dute ondoren Aritza tabernan. Arratsalderako antzerkia prestatu dute, herrian zehar ibiliko dena, Metrokoadroka Sormen Laborategiaren 'Zanbuia!' lana. Larunbat iluntzean beste errezital bat egingo dute Portusolon Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo eta Ane Garcíak, 'Parrapean' izenekoa. Azkenik, Mice musikariak kontzertua egingo du Eskolapean.

Igandean izango da azken Poesia Eguna Ean. 11:00etan ekingo diote, Eskolondon Mari Luz Estebanek egingo duen 'Lurra, animaliak, emakumeak: desokupazio-ariketa 5' ekitalditarekin. Eguerdian Oier Guillánek 'eMe' taldearekin kontzertu eskainiko du Moilan, eta jarraian, Eskoikiz tabernan bazkari herrikoia prestatu dute.

La Basu bilbotarrak itxiko du programazioa, 'Ni naiz Izotz Erregina' diskoa aurkezteko kontzertuarekin, 17:30ean, Frontoiko arbolapean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios