https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Pobreziak %46 egin du gora hamar azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan

Pobreziak %46 egin du gora hamar azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan
Fotolia

Egun euskal lurraldean 130.965 bizilagun txirotasunean bizi dira

UNAI SARRIUGARTE

Euskal Autonomia Erkidegoan pobreziak %46 egin du gora hamar azken urteotan. Egun euskal lurraldean 130.965 bizilagun txirotasunean bizi dira. Gainera, 270.000 biztanle ongi-izatetik urrun daude. Datuok Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Politika Sozialetarako sailburuak iragarri ditu eta 2018 urteari dagozkio.

Zifra hauek EH Bilduko Nerea Kortajarena legebiltzarkideak eman ditu aditzera, txarrak direla esanaz eta Kortajarenak Iñigo Urkulluren gobernuaren politikari oso zorrotz egin dio: «Urkulluren Gobernuak jorratutako politika sozialek erabateko emendakina merezi dute».

Kortajarena legebiltzarkideak nabarmendu duenez. «adierazle guztiek 2000 urtea baino lehenagoko egoerara bueltatzen ari garela seinalatzen dute». Bere ustetan, ez dira ustekabeko datuak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren euskal babes sozialerako politikaren eskubideak gero eta eskasagoak dira.

Pobrezia arriskuan bizi diren euskal biztanleak Euskal Autonomia Erkidegoko %8a suposatzen dute, 172.307 lagun, hain zuzen ere. Era berean 121.659 pertsonak ezin diete oinarrizko gastuei aurre egin. Gehienbat alokairuei eta hipotekei egiten die erreferentzia ikerketak.

Bestalde, 46.149 pertsona larri eta 39.111 biztanle oso larri bizi dira EAEn. Pobrezia sufritzen duten pertsonak honelaxe banatzen dira: %44,7 seme alabak dituzten bikotekideak dira, %29;40k guraso bakarren ardura dutenak, %19 bakarrik bizi dira eta %6,8k soilik ez dituzte seme-alabarik. Gainera, hamalau urtetik beherako biztanleek pobreziaren eragin izugarria jasaten dute. Adin tarte honetan %50,2k pairatzen du pobrezia.