https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Pirata Arratoia eta hazteko beste abentura' filma estreinatuko dute gaur, euskaraz

'Pirata Arratoia eta hazteko beste abentura' filma estreinatuko dute gaur, euskaraz

Zinema Euskaraz programari esker interesdunek pelikula honetaz gozatu ahal izango dute bihartik aurrera Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait zinema aretoetan

EL CORREO

'Dragoi Bola Super Broly', 'Lego 2 filma' eta 'Udare erraldoiaren istorio harrigarria' bezalako filmak proiektatu ondoren, Zinema Euskaraz programak 'Pirata Arratoia eta hazteko beste hainbat abentura' filma estreinatuko du euskaraz gaur ostiralean Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait zinema aretoetan. Halaber, ekitaldiaren arduradunek azpimarratu dutenez, «programak sendotu egingo du familia osoarentzako zinemaren aldeko apustua», euskaraz egingo dituen hurrengo estreinaldi komertzialekin.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadi plataformaren bidez sustatzen du Zinema Euskaraz programa, EZAE zinema aretoen sarearekin elkarlanean eta Hiru 3 Umeak katearen laguntzarekin. Eta oraingoan, Jeroen Jaspaert-ek zuzenduriko 'Pirata Arratoia eta hazteko beste hainbat abentura' filma ekarriko digu. Pelikula hau bidelapur gozozaleenaren istorioa kontatzen du. Zaldi gainean dabilela, Pirata Arratoiak bidean aurkituko dituen bidaiariei janaria lapurtzen die, baina, egun batean, bera baino azkarragoa den norbaitekin gurutzatuko da. Filma osatzeko, haztearen abenturaren inguruko beste hiru film labur eskainiko dira.

'Pirata Arratoia eta hazteko beste hainbat abentura' ikusteko aukera egongo da Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen Zinema, Getxo Zinemak eta Iruñeko Golem La Morea zinema aretoetan. Bestalde, apirila ere euskarazko estreinaldiz beteta iritsiko da eta adiskidetasuna edo ametsen aldeko borroka erakutsiko dituzte beste hainbat baliorekin batera: 'Alfombra magikoa' eta 'Terra Willy', apirilaren 5 eta 26an, hurrenez hurren.

Temas

Euskera