https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Pintxorik onenaren bila Guardiako XIII. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan

Pintxorik onenaren bila Guardiako XIII. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan
Fotolia

Lehiaketa abuztuaren 24 eta 25ean izango da eta zortzi taberna eta jatetxek parte hartuko dute

PAUL PICADO

Abuztuaren 24 eta 25ean Guardiako XIII. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa izango da. Lehiaketa horretan zortzi taberna eta jatetxek parte hartuko dute, besteak beste Hiruko, Sugar, Batzoki de Rioja Alavesa, Doña Blanca, Entreviñas y Olivos, Posada Mayor de Migueloa, La Muralla eta Villa Lucía Espacio Gastronómico, eta aurten izango den «Erdi Aroko Pintxo eta Tapa Lehiaketa Nazionalean» Araba ordezkatuko duen taberna edo jatetxea aukeratuko dute.

Parte hartzen duten taberna eta jatetxeek Erdiko Aroko pintxoak aurkeztu beharko dituzte, beraz, Amerika aurkitu baino lehen gure dietan erabiltzen zituzten osagaiak bakarrik erabili ahalko dituzte. Horrenbestez, patata, artoa, tomatea, piperra edo kafea esaterako ezingo dituzte erabili, garai hartan oraindik ez zeudelako.

Asteburu horretan, pintxoak 12:00etatik 15:00etara emango dira, bi egunetan, eta pintxoaren prezioa 3 eta 3,5 euro artekoa izango da. Dena den, pintxoarekin batera ardo gaztea, zuritoa edo ura eskainiko dira. Bestalde, Egunean zehar kaleak girotzeko Guardiako dantzari-taldea arituko da, eta bai tabernak, bai jatetxeak Erdi Aroko apaingarriez jantzita egon dira.

Bertaratzen direnek ere sari bat eskuratzeko aukera izango dute. Horrela, pintxoak probatzen dituztenek asteburu bat Santurtzin egoteko saria irabazi ahalko dute. Sari horren barruan barne hartzen dira lau izarreko Palacio de Oriol hotelean gaua ematea, gosaria barne; bazkaria edo afaria Santurtzi Gastronomika jatetxean; Santurtzi Itsasoa Museorako sarrerak; bisita Agurtza Arrantza-ontzira, eta irteera itsasontzi batean.

Temas

Euskera