https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Pint of Science jaialdia egingo da Gasteizen datorren astean

'Euskaraz ere egingo dugu!' atalaren barruan, zeruko eta gaueko koloreak izango dira hizpide

ELCORREO.COM

Zientziari buruz hitz egitea gustatzen zaizu? Eta garagardo bat aurrean duzula? Plan ona dirudi, ezta? Pint of Science-Gasteiz jaialdia iritsiko da Arabako hiriburura datorren astean, astelehenetik asteazkenera, alegia. Ordi garagardotegia eta Andre Maria Zuria taberna «zientziaz beteko dira» aurrez aurreko truke batean, gizartearengana iristeko pentsaturiko hitzaldiekin, hiriko zientzialariek tokiko zentro eta erakundeetan egiten dituzten ikerketen berri eman diezaioten gizarteari.

Hirugarren urtea da Gasteizen jaialdia antolatzen dela, eta Eusko Jaurlaritzak, ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), La Ruta Slowk eta Vadillo Asesores aholkularitza enpresak laguntzen eta babesten dute.

Animalien ongizateaz hitz egingo da, eta ekoizpenerako animaliak nola tratatzen diren azaldu. Horrez gain, Alzheimer gaixotasuna detektatzeko azken aurrerapenak aurkeztuko dira, eta erakutsiko da zientzia nola ari den aurrera egiten, 'Lab-on-a-Chip' gailua ere sortzeraino (ohiko laborategi batean egiten diren funtzioak txip ñimiño batean integratzeko gai den aparatua).

Bestalde, 'Euskaraz ere egingo dugu!' atalaren barruan, zeruko eta gaueko koloreak izango dira hizpide. Zientzialarietako bat saiatuko da bertaratutakoei buruan sartzen zientzia fikziozko filmen klasiko handiek zerikusi handia dutela elikagaien segurtasunarekin. Energia biltegiratzeko ohiko moduez hitz egingo da, hala nola gure eskuko telefonoen bateriez. Azkenik, nutrizioak ere bere lekua izango du, eta frutak eta barazkiak gure dietarako zein garrantzitsuak diren azalduko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos