Borrar

Pharmalab 4.0 proiektua abiatuko dute Arabako Farmazia Garapenerako Gunean

iera agote

Jueves, 28 de diciembre 2017, 23:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak eta Tecnalia Research & Innovation ikerkuntza zentroak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, lurraldean biozientziak sendotzeko. Akordioaren bidez, Pharmalab 4.0 proiektu estrategikoa abiatuko dute Arabako Farmazia Garapenerako Gunean, laborategiko ekipamendua erosita. Horretarako, foru erakundeak 200.000 euroko ekarpena egingo du.

Arabako Aldundiak, Tecnaliak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) iaz jarri zituzten Farmazia Garapenerako Gunearen oinarriak hitzarmen baten bidez. Horri esker, Euskadiko RIS3 espezializazio adimentsuaren lehentasun estrategikoetako bat ezarri zen Araban: biozientzia. Biozientzien aldeko apustua Euskadin duela hainbat urtetik hona garatzen ari den dibertsifikazioari lotuta dago, eta horren bidez goi mailako gaitasunak dituen zientzia eta teknologia sare bat sortu da.

Pharmalab proiektuan elkarlanean ari dira Tecnalia eta EHUko Farmazia Fakultateko NanoBioCel taldea, eta Bioaraba saiakuntza klinikoen unitatearekin koordinatuta dago. Egitasmoak 4.0 ikuspegia du, egungo farmazia industrian gakoa, eta helburua da sektorearen bi erronka nagusiei erantzutea: terapia pertsonalizatuagoak eta kontrol eta segurtasun handiagoa.

Farmazia garapenerako gunea sortzeko ekimen berriaren xedeak dira goi mailako kualifikazioko lanpostuak sortzea, inguruko farmazia industria garatzeko eta oinarri teknologikoa duten enpresak erakarri eta sortzeko tresna izatea eta farmaziako profesionalen prestakuntza eta gaikuntza.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios