Borrar
Pertsonaia hausnarketan

Pertsonaia hausnarketan

Ander da liburu honetako protagonista. Ingeniaritza ikasten du Estatu Batuetan eta familiarekin egun batzuk pasatzera etorri da Euskal Herrira

javier rojo

Viernes, 11 de agosto 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ezaugarri bat nabarmentzen bada Josu Penades Bilbaoren literaturan, ezaugarri hori idazleak bere idazlanetan erakusten duen kezka etikoa da, honelaxe defini daitekeena: gizakiak egin behar duena egin behar du, handik atera daitezkeen ondorio pertsonalak, gizaki horrentzat onak zein txarrak, onuragarriak zein kaltegarriak izan, bigarren maila batean gelditzen direlarik. Horrexek definitzen du jokaera etikoa, eta jokaera hori ikastea gizakiaren bilakaeran funtsezkoa da, hori barneratzen duen momentutik gizaki heldua eta osatua baita. Kezka etiko hau Penadesen literaturaren oinarrian aurkitzen da eta halaxe aurkitzen dugu ‘Haren zati bat’ izenburuko nobela honetan ere.

Ander da liburu honetako protagonista. Ingeniaritza ikasten du Estatu Batuetan eta familiarekin egun batzuk pasatzera etorri da Euskal Herrira. Hogeita bi urte ditu eta bere bizitza bideratuko duen hautaketa baten aurrean aurkitzen da, hautaketa horrek (ingeniari-tza ikasketekin jarraitu ala horiek alde batera utzi) bizitzan izango duen tokia determinatuko baitu. Hautaketan faktore askok dute garrantzia, familiaren eta ingurukoen iritziak adibidez, edota pertsonaia bere buruarekin eroso sentitzeak, eta etxean egun horiek pasatzen dituen bitartean haiei buruz etengabe egiten du hausnarketa. Izan ere, hitz hau, ‘hausnarketa’ alegia, idazlanaren ardatzean jarri behar dugu. Narrazioaren aldetik, diskurtso nahiko tradizionala erakusten du nobela honek, hirugarren pertsonan aritzen den narratzaile orojakileak hartzen baitu bere gain kontaketaren hari nagusia. Eta narratzaile honek pertsonaiaren burutik pasatzen dena kontatzen digu, irakurleak harekiko enpatia (sinpatia esango luke narratzaileak) senti dezan. Alde honetatik, ikusgarria da narratzaile horrek galdera erretorikoak erabiltzeko joera, horien bidez hausnarketaren haria bideratu nahiko balu bezala.

Eta kezka etikoak alde batera utzita, narratzailearen diskurtsoan nabarmentzen den pertsonaiaren ikuspuntua ere berezi xamarra gertatzen da, hogeita bi urte dituela kontuan hartuta, bere hitz eta pentsamendu gehienetan (mezuetan, elkarrizketetan) saiakera eruditurako joera ikusten baitugu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios