Borrar
Monty Python.

Pelegrinak

Gaur egun, diskurtsoak oso modu ahulean eraikitzen ditugula uste dut

Txani Rodríguez

Osteguna, 7 ekaina 2018, 01:29

Comenta

Gaur egun, diskurtsoak oso modu ahulean eraikitzen ditugula uste dut. Ideia bat nagusitzen da –ideia bat beste ideia baten kontra– eta behin eta berriro lelo berberak errepikatzen dira. Pentsamendu kritikoa ez dugu oso sakonki jorratzen: titular eta esloganetan oinarritzen gara. Edozeren kontra edo alde gaude berotasun handiarekin, baina gero ez dugu argudiorik jarrera irmo horiei eusteko. Ganora falta intelektuala susma daiteke bai eta gureak ez diren ideietan ezaxola ikaragarria. Esaterako, gero eta jende gehiagok pentsatzen du estatuek laikoak izan behar dutela; aldiz, erlijioei buruz gero eta gutxiago dakigu. Diskurtso bat errefusatzeko, diskurtso hori ezagutu beharko genuke; bakarrik jakinaren gainean gaudenean erabili ditzakegu ironia eta parodia desadostasuna erakusteko. Hain dibertigarria iruditu zitzaigun Brianen bizitza egiteko, Monty Python-ekoek Itun Zaharraren ildo nagusiak zeintzuk ziren jakin behar izan zuten. Ikusleok ere erreferentzia behar genuen parodia bat zela ulertzeko. Mark Twainek Bibliari buruz idatzi zituen hainbat liburu; hain laidogarriak ziren ezen Twainek berak ez baitzuen pentsatzen inoiz argiratuko zirenik; baina Biblia kritikatu bazuen ere idazleak, Biblia gaietan eruditu bat genuen Twain. Ralf Köning komikigilea ere Genesia parodiatu du 'Prototipo' eta 'Arquetipo' albumetan. Munduaren sorrerari buruz marraztu dituen binetak antologikoak dira, oso dibertigarriak. Eta orain dela gutxi, Jose Enrique Urrutia Capeuk 'Pelegrinak' liburua atera du. Egileak, eszeptiko baten ikuspuntutik, hainbat erlijiori lotutako ipuinak idatzi ditu, eta harrigarria da bere jakituria. Nik ez dakit hurrengo belaunaldiek zein argudio maneiatuko dituzten estatu konfesionala errefusatzeko.

Deustuko Unibertsitateak Bibliari buruzko master bat jarri du abian. Ondo deritzot. Biblia liburu miresgarria da, eta idazle askok eta askok irakurri zuten lehenengo liburua. Gero, jakinaren gainean egonda, XXI. mendean testu horrek izan behar duen eragina hausnartuko dugu. Nik, behintzat, argi daukat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pelegrinak

Pelegrinak