https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Pelax donostiarraren kontzertua, gaur, Oihaneder Euskararen Etxean

Pelax donostiarraren kontzertua, gaur, Oihaneder Euskararen Etxean

Bakarlariaren kontzertua 19.30ean izango da, eta sarrera doan

PAUL PICADO

Pelax donostiarraren kontzertua izango da gaur ostegunean, 19.30ean, Oihaneder Euskararen Etxean (Kafe Antzokian), aurtengo 'Ereiaroa' ekimenaren barruan. Ekimen horren xedea euskal sortzaileen lanen berri ematea da, eta hori egiteko, zenbait jarduera antolatu ditu, hala nola film luzeak, antzerkiak eta kontzertuak. Kontzertu horien artean, Pelax donostiarrarena dugu.

Pelax, berez, Unai Pelayo donostiarraren proiektua da. 2013. urtean sortu zuen taldea, berak sorturiko blues eta rock estiloetako kantak abesten, bere gitarra elektrikoarekin. Bakarrik aritzen zen, baina handik urtebetera talde bat sortu zuen, abestiak elkarrekin lantzeko. Horrela, 2014. urtean, bere lehen EP kaleratu zuen, 'Pillotegiko saioak' izenekoa. Zuzenean grabatu zuen, lokal batean, perkusionista baten laguntzarekin. Gero, taldea osatuta dagoeneko, bere lehen bilduma kaleratu zuen 2015. urtean, 'Cowboy's Orchestra Saioak' izenekoa, eta bere kabuz ekoiztu zuen.

Harrezkero kontzertuak ematen ibili da, bai bakarka, bai taldearekin. Musika elektronikoaren ekoizle batekin ere elkartu da, Telmo Trenor-ekin hain zuzen ere, eta horrekin 4 abestiz osatutako EP bat plazaratu du, 'Pelax eta Telmo Trenor' izenekoa.

Osteguneko kontzertuan 'Talkak egiten du didaktika' izeneko bere bigarren lan luzea aurkeztuko du. Iaz kaleratu zuen, eta kasu honetan ez zuen bakarlari gisa egin, baizik eta rock talde gisa. Iñigo Irazokiren Atala estudioan grabatu zuen, eta bera arduratu zen grabaketaz eta nahasketez. Ekoizlea ere bera izan zen. Guztira hamar abesti dira, eta bere estiloari eutsi dio.

Temas

Euskera