Borrar
Pedalei itzulika
Territorios

Pedalei itzulika

Jon Martin-Etxebeste

Sábado, 3 de mayo 2025, 00:00

Izan dira liburu gutxi batzuk irakurri orduko itzultzailearen izena kuxkuxeatzera eraman nautenak; horietako bat, hauxe. Fernando Reyk, itzulpen lanean askatasun zantzu bat sumatu duen aldiro, bere aletxoa jarri dio; animalien izenetan, adibidez: Hegaztiari Felix izena jarri dio (Fenix greko-erromatarrarekin lotuta), Goenkale ikusi genuen euskaldunentzat karga bat duten izenak (Gregorio aitona), edo hitz-joko burutsuak (Etxabe andrea da behia) baliatu ditu. Idatzizko istorioak ez du aparteko misteriorik. Izatez, liburuaren izenburuak iragartzen du. Ipuinen ohiko egiturai erreparatuz gero, sarrera luze gozagarria du, korapilo laburra eta amaiera are laburragoa (ezusteko txiki eta guzti). Azken batean, komunitatearen potentzialaz dihardu. Norbanako zaurgarri batek duen desioa betetzeko inguruan egotea komeni den babes sarea azpimarratzeko balio du liburuak, baina batez ere irribarre txikiak eragiteko sortutako liburua da.

  • GURPILTXORIK GABE IBILI NAHI DUT TOBIAS GIACOMAZZI. Itz: Fernando Rey Pamiela. 32 orr. 16 euro

Albumetan testua bezain garrantzitsua da ilustrazioa. Alegia honetako animalien aurpegiak adierazkorrak dira erabat; haien aldartea eta nortasun-ezaugarriak lehen bistadizoan bereganatuko ditu irakurleak. Animaliak antropomorfizatuak daude (ofizio, afizio eta janzkera markatuak dituzte), eta modu horretan espezie bakoitzaren ezaugarri behinenak (usoa mezularia da, behia txekorraren zaintzailea…) txirikordatzen ditu. Orrialde bakoitzean gurpil gainean dabilen animalia bat da protagonista, baina bigarren planoan badira animalia gehiago, beti ere, umorez betetako detaileren bat eransteko prest. Tobias Giacomazziren ilustrazio lana artelana iruditu zait. Izatez, 2024ko Album ilustratuen Compostela sarian finalista izan zen bere lana. Bim, Bam, Bum liburuak (euskaraz, Baga, Biga, Higa) eskuratu zuen lehen saria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pedalei itzulika