https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Pauto gailua, Parkinson gaitza dutenentzat ahalbidetutako adimendun makila

Pauto gailua, Parkinson gaitza dutenentzat ahalbidetutako adimendun makila

Bastoi honek Parkinson gaitza sufritzen duten pazienteen premia konkretu bati erantzutea du xede

UNAI SARRIUGARTE

Pauto izeneko gailua, Parkinson gaitza dutenentzat ahalbidetutako adimendun makila, irailean aterako dute merkatura. Asturiasko konpainia batek sortutako gadgeta adimen artifizialez eta sentsore bisual eta haptiko batez hornituta dago. Bastoi honek Parkinson gaitza sufritzen duten pazienteen premia konkretu bati erantzutea du xede.

Parkinsona sufritzen duten pazienteek «ibileraren blokeoak» izaten dituzte, FOG deiturikoak (freezing of gait). Dagoeneko pazientea desblokeatzen duten laser bastoiak merkatuan daude. Edonola ere, makila hauen laserra ez da ondo ikusten leku itxietatik at. Hori dela bide, zenbait ingeniari gabezia horri aurre egiteko konponbidea garatzen hasi ziren.

Hortaz, makil adimendun eta konektatu bat jarri dute abian, pazientea blokeatzen denean estimulu bisual eta haptikoak bidaltzen dizkiona desblokeatzen laguntzeko. Gailu honek diodozko bi laser aurkezten ditu, bata berdea eta gorria bestea. Hauexek lerro eta puntu bat proiektatzen dituzte lurrean.

Espainia mailan proiektu aitzindaria da Pauto deituriko gailua. Gadget honek komunikazio-modulu propioa aurkezten du eta 2G nahiz 4G sareen bitartez funtzionatzen du. Era berean, bastoiak GPS eta GLONASS posizionamendu-modulu aurreratua dakar. Pertsonaren bat desagerraraziz gero teknologia honen bitartez aurkitu dezaten.

Erabiltzaileak berak edota senitarteko edo zaintzaile batek aurrez horretarako baimena ematen badu, bastoiak laguntza-seinaleak bidali ditzake botoiari sakatutuz gero. Gainera makilak gune espezifikoak mugatu ditzake.

Temas

Euskera